Katea-Landetxako tren geltokiaren eraberritze lanen inguruko batzarra egin dute Madrilen

EAJren Iparragirre senataria eta Iridoy Irungo jeltzaleen bozeramailea Renfeko bidaiari sailaren ordezkariekin batzarra egin dute gaur goizean; lanak urtarrilaren lehen hamabostaldian hastea aurreikusten dutela esan dute.

Iparragirre eta Iridoy Renfeko ordezkariekin

Iparragirre eta Iridoy Renfeko ordezkariekin

Maria Eugenia Iparragirre EAJren senatari irundarra eta Xabier Iridoy Irungo jeltzaleen bozeramailea Renfeko bidaiari sailaren ordezkariekin bildu dira gaur goizean Madrilen izandako batzarrean. Katea-Landetxako Renfeko tren geltokia izan dute hizpide bilkuran. Irailean lanen proiektua esleitu zenetik, “Adifekin zenbait administrazio gorabehera konpondu ondoren, lanak urtarrilaren lehen hamabostaldian” hastea aurreikusi dute Renfeko arduradunek; “eta hauek sei hilabeteko exekuzio epea izango dute”. Hori horrela, 2015eko ekainetik aurrera “bidaiariek segurtasun neurri guztiekin erabili ahal izango dute tren geralekua”, Iparragirre eta Iridoyren ustez.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.