Renfen zazpi greba egun egingo dituzte

Hilaren 17, 19, 24, 26 eta 28rako eta apirilaren 1 eta 3rako deitu dituzte lanuzteak. Ordutegien inguruko informazioa, albistean.

Datorren astetik hasita, zazpi greba egun egingo dituzte Renfen. Hilaren 17, 19, 24, 26 eta 28rako eta apirilaren 1 eta 3rako deitu dituzte lanuzteak, baina ez dira egunero ordutegi berean egingo:

  • Hilaren 17, 26 eta apirilaren 1ean, greba egun osoan zehar izango da eta zerbitzu minimoak izango dira. Hilaren 19, 24, 28 eta apirilaren 3an, lanuzte partziala egingo dute.
  • Hilak 19, asteazkena: 06:00etatik 09:00etara, 14:00etatik 17:00etara eta 21:00etatik 23:00etara.
  • Hilak 24, astelehena: 06:30etik 09:30era eta 14:30etik 17:30era; eta 20:30etik 22:30era.
  • Hilak 28, ostirala: 06:00etatik 09:00etara, 13:30etik 16:30era eta 20:30etik 23:00etara
  • Apirilaren 3an, osteguna: 06:30etik 09:30era; 14:30etik 17:30era; eta 21:00etatik 23:00etara.

Data bakoitzerako informazio eguneratua Renferen webgunean kontsulta daiteke, 912 320 320 telefono zenbakira deituta, edota geltokietako bezeroentzako arreta eta salmenta puntuetan eta tabloietan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.