Azaroaren 20an ariko dira Hondarribiko Hondartzan, arratsaldez. Entzun aurrerapen abestia.
Txistulariak, Boliviako ikasleak, bi pianista handi, eta haurren pailazo faboritoak. Hori da biharko Hondarribian dagoen musika eskaintza.
Plastikerrek itsasoa plastikoz bete du, eta bale gaixoa noraezean dabil. Pirritxek eta Porrotxek, Txo Mikmak indioaren eta haren aitona Rokeren laguntza beharko dute itsasoari txiribuelta emateko. Hondarribiko turismo bulegoetan eta Irungo AEKn eros daitezke sarrerak, 7 euroan.
Txo, Mikmak txikia izenpeko saioa taularatuko dute pailazoek Hondarribiko kiroldegian. Bi emanaldi izango dira denera, 16:00etan eta 18:00etan. http://youtu.be/1uca6dKcOCQ
'Ur-teak bete, abenturak bizi!' ikuskizuna estreinatzeko bi emanaldi eskainiko dituzte datorren urriaren 6an. Sarrerak 6 euroan eskura daitezke.
Satarka ikastetxean "gela bat baino gehiagoko" ikasleak astearte arte konfinatuta daudenez, kultura departamentuak sarreren dirua itzultzeko aukera eskaini du.
Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek 'Musua' ikuskizun berria aurkeztuko dute Hondarribiko Hondartzan. Sarrerak salgai jarri dituzte gaur.
Atzo bukatu ziren 16:00etako emanaldirako sarrerak. 18:30eko saiorako 200 baino gutxiago geratzen dira. Turismo bulegoetan eros daitezke, Arma Plazakoan nahiz kirol kaikoan.