Korrika, Pirritx eta Porrotxen ikuskizun berrian

Azaroaren 20an ariko dira Hondarribiko Hondartzan, arratsaldez. Entzun aurrerapen abestia.

Pirritx eta Porrotx

Korrikaren lekuko eta guzti hurbilduko dira Hondartzara

Azaroaren 20an, igandez, itzuliko dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots Hondarribiko Hondartza kiroldegira. Azken boladan hartu duten ohitura sanoari eutsiz, eta Bidasoko AEKren antolakuntzari esker, aurten ere izango da haurren pailazo faboritoez eta haien lagunez gozatzeko aukera. Urtero bisitatzen gaituzte Pirritx eta Porrotx, eta bi urtean behin gauza bera egiten duen Korrika euskararen aldeko lasterketa omenduko dute Tipi-tapa, Korrika! ikuskizun berrian: “Korrikako kilometro bakoitzean lekukoa pasatzen dugu euskaldunok eskurik esku, maitasunez. Lekukoa airean dabil, lurrik ukitu gabe, barruan mezu sekretu bat gordeta, sudurgorriok zuen herriko jaialdian zabalduko duguna”. Azaroaren 20an izango da Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Hondarribiko saioa, arratsaldez eta bi sesiotan, 16:00etan lehena eta 18:30ean bigarrena. Sarrerek zazpi euro balio dute eta, AEKk ohartarazi duenez, 2 urtetik beherakoek ere ordaindu behar dute. Dagoeneko eros daitezke, AEKren Irungo egoitzan eta Hondarribiko turismo bulegoetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.