Pirritx, Porrotx eta Mari Motots ikusteko sarrerak salgai

Txo, Mikmak txikia izenpeko saioa taularatuko dute pailazoek Hondarribiko kiroldegian. Bi emanaldi izango dira denera, 16:00etan eta 18:00etan. http://youtu.be/1uca6dKcOCQ

piratak3Pirritxek, Porrotxek eta Mari Mototsek Hondarribiko Hondartza kiroldegia bisitatuko dute abenduaren 8an. Txo, Mikmak txikia ikuskizunarekin, 16:30ean eta 18:00etan. Gaur jarri dituzte sarrerak salgai, Irungo AEK euskaltegian astelehenetik ostiralera, edota Hondarribiko turismo bulegoetan asteartetik igandera. Bi urtetik beherako umeek ere sarrerak eskuratu behar dituztela adierazi dute antolatzaileek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.