Agortu dira Pirritx eta Porrotx pailazoen lehen saiorako sarrerak

Atzo bukatu ziren 16:00etako emanaldirako sarrerak. 18:30eko saiorako 200 baino gutxiago geratzen dira. Turismo bulegoetan eros daitezke, Arma Plazakoan nahiz kirol kaikoan.

Astelehenean ikuskizun berria taularatuko dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Hondartza kiroldegian: Txo, Mikmak txikia. Irungo AEK euskaltegiak antolatuta, bi saio emango dituzte, 16:00etan eta 18:30ean. Baina lehen saiorako sarrerak agortu dira eta bigarrenerako 200 baino gutxiago geratzen dira. Hortaz, sarrerarik erosi ez duenak mugitu beharko du. Hiru lekutan saltzen dira sarrerak: Irungo AEKn eta Hondarribiko Arma Plazako eta kirol kaiko turismo bulegoetan. Sarreraren prezioa 7 eurokoa da eta denek ordaindu behar dute, bi urtetik beherako haurrek ere.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.