Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldi bikoitza herrian

'Ur-teak bete, abenturak bizi!' ikuskizuna estreinatzeko bi emanaldi eskainiko dituzte datorren urriaren 6an. Sarrerak 6 euroan eskura daitezke.

Porrotx Beñat Elzo Mendi Lasterketa Porrotx, lagunen artean, iazko familien lasterketan

Datorren urriaren 6an (ostirala da) Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Ur-teak bete, abenturak bizi! izeneko ikuskizuna eskainiko dute herrian. Itsas Etxea Auditoriumak jasoko du emanaldi berri honen estreinaldia, bi bider gainera. Izan ere, bi saio antolatu ditu udalak, lehena 17:00etan eta bigarrena 19:00etan.

Sarrerak sei euroan eskura daitezke, eta udalak jakinarazi du modu presentzialean ahalko direla eskuratu bakarrik, asteazken eta ostegunetan, Arma Plazan. Ostiral honetatik (hilaren 29tik) aurrera berriz, online ere erosteko aukera izango da, esteka honetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.