Abenduaren 8an gaixorik dagoen bale bat iritsiko da hondartzara
Plastikerrek itsasoa plastikoz bete du, eta bale gaixoa noraezean dabil. Pirritxek eta Porrotxek, Txo Mikmak indioaren eta haren aitona Rokeren laguntza beharko dute itsasoari txiribuelta emateko. Hondarribiko turismo bulegoetan eta Irungo AEKn eros daitezke sarrerak, 7 euroan.
Plastikerrek plastikoz beteta utzi du itsasoa eta bale gaixoa noraezean ibili eta gero, Hondarribiko hondartzara iritsiko da abenduaren 8an, arratsaldean. Pirritx, Porrotx eta Marimotots saiatuko dira hura laguntzen, baina lagun gehiago beharko dituzte.
Hondarribitik gertu, Pasaiara Txo Mikmak indio txikia iritsi da, Roke arotzaren biloba; egurrezko ametsak egi bihurtzen ditu Rokek. Albaolan San Juan baleontzia eraikitzen ari dira eta galeoian itsasoratuko dira. Enbata guztien gainetik itsasoari txiribuelta ematen saiatuko dira, eta noski, baleari laguntzen ere. Lortuko ote dute?
Abenduaren 8an iritsiko da Txo, Mikmak txikia ikuskizuna Hondartza kiroldegira, bi saiotan, 16:00etan eta 18:30ean. Irungo AEK euskaltegiak antolatzen du eta Hondarribiko Udalak eta Montai enpresak lagundu dute. Ekitaldia, Hondarribiko Udalak antolatzen duen Neguko Jardunaldien barruan kokatzen da.
Sarrerak 7 euro balio dute eta Hondarribian nahiz Irunen erosoa daitezke: Irunen, euskaltegian, eta Hondarribian, Arma Plazako eta Kirol kaiko turismo bulegoetan.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.