Bihar egingo da Bidasoaren Nazioarteko Jaitsiera, eta mundu osoko kirolariak arituko dira lehian. Herritarrek ere parte hartu ahalko dute VI. Jaitsiera Herrikoian.
Hilaren 26an Olinpiar Jokoak hasiko dira. Aurtengoak Parisen izango dira, eta Oarso-Bidasoko lau kirolari lehiatuko dira Frantziako hiriburuan: Begoña Lazkano, Maitane Etxeberria, Andy Criere eta Alain Kortabitarte.
Artista irundarrak San Jose Langilea futbol zelaian margotu du horma irudia. Haurtzarotik helduarorako bidean Irunen presentzia berezia duten zenbait kiroletan aritzen den neska bat agertzen da.
Maialen Zapiainek eta Joanes Payok brontzezko domina zintzilikatu zuten Aulki Mugikorreko Espainiako Txapelketan. Nerea Garcia, aldiz, laugarren izan zen 23 urtez azpiko Ur Lasaien Munduko Txapelketan, dominetatik 0,1 segundora.
Udalak eta hiriko kirol klubek prest dute urtero udan abiatzen den egitasmoa. Horrez gain, ostegunean irekiko da San Martzial-Txingudi kiroldegiko aire zabaleko igerilekuen denboraldia.
Iragan larunbatean eskolarteko Gipuzkoako Ur Lasaietako Piraguismo Txapelketak jokatu ziren Irunen, eta Santiagotarrakeko gazteak txapeldun izendatu ziren 23 domina lortuta.
Hamazazpi urteko ibilbide arrakastatsua osatu ondoren, goi mailako lehiaketa utzi du Ander Elosegik. Lau Olinpiar Jokotan izan da, bitan laugarren izanik. Munduko eta Europako txapelketetan ere hainbat domina lortu ditu, beti onenen pare egonik. Ate berri bat ireki du orain: lan munduan murgildu da. Hori bai, piragua alboratu gabe.
Ia bi hamarkadako ibilbide arrakastatsua osatu ondoren, lehiari agur esan dio piraguista irundarrak. Etapa berri bat irekiko zaio orain, bere kirolari lotua egoten jarraituko duena.
Orotara, 24 domina poltsikoratu zituzten klubeko ordezkariek Ur Bizietako Eslalon Olinpikoaren Gipuzkoako Txapelketan.
Sprint Olinpikoko Munduko Txapelketan, Kanadan, zazpigarren egin zuen irundarraren K-2 ontziak. Hiru eguneko norgehiagoka izan zen.
Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurretik. Aurten ere egun osoko egitaraua prestatu du Santiagotarrak klubak.
Piraguista irundarra Hungarian izan zen iragan astean ur lasaietako K4 500 metroko modalitateko Munduko Kopan parte hartzeko. Txapelketa bikaina osatu ondoren, zortzigarren izan dira.
Piraguista irundarra gaur lehiatuko da ur lasaietako K4 500 metroko proban. Pelayo Roza eta Carlos Perez asturiarrekin, eta Adrian del Rio madrildarrarekin batera arituko da piragua gainean.
Klubeko 44 piraguistek hartuko dute parte asteburu honetan ur bizietako eta ur lasaietako modalitateetan, Espainiako Koparen eta Espainiako selekzioaren frogen lehian.
Ur lasaietan taldekako Espainiako Kopa jokatuko dute Pontevedran.
Laugarren tokian bukatu dute Espainiako 1. Sprint Kopa Santiagotarrak-eko bi piraguistek, Europako txartela lortuz.
Taldekako bigarren postuaz gain, Santiagotarrakeko Malen Juaristi eta Maite Gorrotxategi zilarrezko domina banarekin bueltatu dira Irunera (K2 3000 metro modalitatean).
Santiagotarrak Kirol Elkarteko Haur Mailako palistek estreinaldi ikusgarria egin dute Estatuko Slalom Kopan. Taldeka lehenak izan dira.
Bidasoa Ibaiaren Nazioarteko Jaitsieraren 52. edizioa egingo du larunbatean Santiagotarrak Kirol Elkarteak. Herri proba ere antolatu du, bigarrenez.