Pikoketako fusilatuen hobia memoria gune izateko protokolo falta salatu zuten atzoko ekitaldian. Biktima hauen aitortza lortzeko "gogor" jarraituko dutela lanean berretsi du Nicolas Gerendiain talde memorialistak.
Blaiako hilerrian dagoen panteoian 2021ean eta 2022an identifikatu zituzten Miguel Lorenzo Pascualen eta 'Chato'ren izenak grabatuko dituzte.
1936an Pikoketan fusilatutakoak omendu zituzten atzo eta aldarrikatu zuten bertan jazotakoa ikertzen segitzeko memoria leku bilakatzea hobia.
Elkarrekin Irunek salatu du aurten ez dela ekitaldi ofizialik egin eta "ahanzturarantz pauso bat ematea" leporatu diote PSE-EEri. "Sozialistak ez dira memoria historikoaren lagunak".
Memoria Historikoaren Bulegoak egindako ikerketaren ondorioz, Pilar Valles eta Merces Lopez gazte komunisten eta fusilatuak izandakoen argazki bakarra topatu dute. Era honetan, beraien aurpegia zein zen jakin da lehen aldiz.
85 urte bete dira Pikoketan, faxistek, 13 gazte komunista eta karabinero fusilatu zituztenetik. Omenaldia egin diote udalbatzako ordezkariek.
Atzo egindako ekitaldian Espainiako Gobernuari eskatu diote izapidetzen ari den Memoriaren Legea era egokian osa dadila, errepresaliatu oro kontuan hartuz.
Jendetzak erantzun dio Nicolas Guerendiain Irungo Errepublikarrak taldeak egindako deialdiari.
Urtero bezala, 1936ko abuztuaren 11an fusilatutako milizianoei omenaldi berezia egingo diete Pikoketan.
Nicolas Gerendain elkarte errepublikanoak ekitaldia egingo du etzi, Pikoketan.
Igande honetan omenduko dituzte Pikoketan falangistek hildakoak. Ekitaldia 12:30ean hasiko da.
Igande honetan omenduko dituzte Pikoketan falangistek hildakoak. Ekitaldia 12:30ean hasiko da.
Iaz eta aurten Pikoketan gertatutakoari buruzko datu gehiago jakin dira, hala nola, 20 pertsona hil zituztenaren susmoa, Pilar Valles eta Mercedes Lopezen aurpegiak ezagutzea eta Miguel Lorenzo Pascual biktimen zerrendara batzea.
Indar faxistek Pikoketako frontean hildako 14 errepublikanoak omenduko dituzte, Nicolas Gerendiain elkarteak deituta.
Aurtengo ekitaldian udan hil zen Marcelo Usabiagari keinu berezia egingo diote.
Festetan oroigarria jasoko dutenez gain, estatu motari buruzko hiru mozio aztertu dituzte ekaineko plenoan. Eztabaida aberatsa sortu zen talde politikoen artean.
http://www.youtube.com/watch?v=4CB_ncuS8V0 Pikoketa talde errepublikanoak eta Berdintasun Kontseiluak antolatutako bigarren filma ostiral honetan proiektatuko dute 18:00etan, Niessen zinemetan: Debekatua dago oroitzea.