Eremu horrek 1.400 metro karratu lituzke, eta ondo konektatutako eremua litzateke. Auzo elkarteei proposamen hau aztertzeko dei egin diete.
Irungo lehen mailako arretaren egoera "kritikoaren" aurrean, plataformak hirugarren osasun zentroa eraikitzeko prozesua "berehala" martxan jartzea eskatu du.
Herri plataformaren arabera, bigarren solairuko bosgarren ospitalizazio-unitatea behin betiko itxiko du Osakidetzak.
Behin behineko lekualdatzea litzatekeela azaldu dute. Bestalde, Via Irunen anbulatorio berri integral bat eraikitzea, Oinaurrekoarekin bateragarria dela azaldu dute. Lehen arreta hobetze aldera udalak ez dituela "etxeko lanak" egin deitoratu dute.
'La cultura de la dieta: el negocio millonario de la insatisfacción corporal ' izeneko hitzaldia eskainiko du Gabriela Uriarte nutrizionistak.
Datozen hiletarako bederatzi hitzaldi antolatu dituzte elkarlanean, haur, nerabe eta helduek "beraien gorputzarekin eta elikadurarekin harreman osasuntsu bat" izan dezaten.
Irungo Udaleko Kontsumo arloak antolatutako hitzaldian 50 urtetik gorakoentzako elikadura osasungarria aipatuko dute Kontsumobideko teknikariek.
Azaroan zehar eskualdeko langileak neguan osasuna nola zaindu azaltzen arituko dira. Adinekoei begirakoak dira hitzaldiak nagusiki.
Osasun Saila eta Irungo eta Hondarribiko Udalak eskualderako etorkizuneko Plan Integralaren oinarriak ezartzeko akordio batera iritsi dira, eta alderdi jeltzaleak akordio horren "oso balorazio positiboa" egin du.
Jeltzaleek bat egin dute diagnostiko bat egiteko "lehentasunarekin", osasun laguntzako plan integral bat diseinatzeko.
Koalizioak Jaurlaritzari eskatu dio datozen aurrekontuetan eskualdeko osasun zerbitzuak hobetzeko diru partidak ezar ditzala.
Alkateak adierazi du Jaurlaritzak udalak egindako eskaerak bere egiten dituela. Ospitalea hobetzeko plana eskatu du.