Elikadurari buruzko hitzaldia antolatu du Irungo udalak
Irungo Udaleko Kontsumo arloak antolatutako hitzaldian 50 urtetik gorakoentzako elikadura osasungarria aipatuko dute Kontsumobideko teknikariek.
Irungo Udaleko Kontsumo arloak 50 urtetik gorakoek elikadura osasungarria bermatzeko aholku eta gakoak emateko hitzaldia antolatu du. Tailerraren helburu nagusiak bizitzaren etapa horretako aldaketa fisiologiko eta psikologikoak ezagutzea, askotariko dieta orekatua hartuta multzo guztietako elikagaien kontsumoa sustatzea eta gaixotasunak saihesteko eta zaintzeko elikaduraren garrantzia azaltzea izango dira
Kontsumobideko teknikariek emango duten tailer honetan elikadura osasungarriak bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duela azpimarratuko dute. Elikadura garrantzitsua txikitatik garrantzitsua baldin bada ere, heldutu ahala ezinbestekoa bilakatzen da, elikadurak gaixotasun batzuk izateko arriskua apaltzeko edo dagoeneko ditugun gaixotasunen ondorioak arintzeko gaitasuna baitu. Elikadura egokiak bizi-itxaropena luzatzea, autonomia handitzea eta desgaitasun txikiagoa izatea ahalbidetuko digu.
Teknikariek gai ezberdinak jorratuko dituzte tailerrean, besteak beste, zahartzeak dakartzan aldaketak, elikadura-beharrak, dietak osatzeko aholkuak, gaixotasunak edota dietak duen garrantzia.
Tailerra asteazkenean, hilaren 13an, izango da 18:00etatik 19:30etara Irungo Luis Mariano zentro sozialean.