Neguko II. Argazki Lehiaketa (2024)

OARSO BIDASOKO HITZAren NEGUKO II. ARGAZKI LEHIAKETAren (2024) atala.

Otsailaren 13a arte argazki gustokoena bozkatzeko aukera izango duzu eta Errigoraren kaxaren zozketan parte hartuko duzu!

1. GAIA: Negua.

2. PARTE HARTZAILEAK: Oarsoaldeko eta Bidasosoko 16 urtetik gorako herritarrak.

3. FORMATUA eta ENTREGA: 1800x1200px edo 1200x1800px gutxieneko kalitatezko JPG formatuan bidaliko dira sustapenaobh@hitza.eus helbidera.

4. EPEA: 2024ko abenduaren 18tik (asteazkena) 2025eko urtarrilaren 24ra arte (ostirala).

5. DATUAK: Argazkia bidaltzearekin batera, hurrengo datuak erantsi word edo PDF formatuan: izen-abizenak, jaiotze data, herria, telefonoa edota helbide elektronikoa.

6. EPAIMAHAIA: Irati Aizpuruak (Valentin foto-bideoa), Oihana Aranburu (argazkilaria) eta Oarso Bidasoko HITZAko kazetari batek osatuko dute, eta 1. sariaren irabazlea aukeratuko dute.

7. HITZAKIDEEN BOZKA: Argazki guztiak 2025eko urtarrilaren 31tik otsailaren 12ra arte egongo dira ‘oarsoaldea.hitza.eus’ eta ‘bidasoa.hitza.eus’ weborrietan ikusgai, eta HITZAkide bakoitzak bat bozkatu ahalko du. Bozka gehien jasotzen duenak 2. saria irabaziko du. Bozkatzen duten HITZAkideen artean 3. saria zozketatuko da.

8. SARIAK:

–1. saria: VALENTIN FOTO-BIDEOAn kontsumitzeko 100 euroko bonua.

–2. saria: GAZTELU OSTATUAn dastatzeko menua bi pertsonarentzako.

–3. saria: ERRIGORAko produktuen kaxa eder bat.

9. SARI BANAKETA eta ERAKUSKETA: 2025eko otsailaren 14an sari banaketa eta erakusketaren data eta lekua zabalduko dira.

10. ARGAZKIEN JABEGOA: Oarso Bidasoko HITZAk eskubidea izango du bai weborrietan, papereko edizioan eta erakusketan argazkiak erabili ahal izateko; Neguko Argazki Lehiaketen edizio desberdinen barruan izan daitezkeen erabilerekin. Jabegoa, aldiz, parte hartzaile bakoitzarena da, eta argazkiak fisikoki jaso ahalko ditu erakusketa amaitu ondoren.

11. NORBANAKOEN IRUDI ESKUBIDEAK: Neguko Argazki Lehiaketan, argazkia aurkezten duen argazkilari bakoitza, argazkia ateratzeko irudian agertzen diren pertsona guztien baimena bere kargu hartzen du, irudia lehiaketara aurkezten badu.

(Epaimahaiarena) VALENTIN FOTO-BIDEOAn kontsumitzeko 100 euroko bonua.

(Irakurleen bozkarena) GAZTELU OSTATUAn dastatzeko menua bi pertsonarentzako.

(Bozkatzaileen zozketarena) ERRIGORAko produktuen kaxa eder bat.

. Egurra prestatzen
Egurra prestatzen
. Kalabazak
Kalabazak
. Behorra ur bila
Behorra ur bila
. Jolastu
Jolastu
. Ohitura zaharra EHn
Ohitura zaharra EHn
. Arramendiko argia
Arramendiko argia
. Neguko jolasak
Neguko jolasak
. Neguko koloreak
Neguko koloreak
. Islandian uda dena askorentzat negua izan liteke
Islandian uda dena askorentzat negua izan liteke
.  Letoniako hondartzak neguan txuriak dira
Letoniako hondartzak neguan txuriak dira
. Ibai izoztua
Ibai izoztua
. Elurrezko panpintxoak
Elurrezko panpintxoak
. Txindokiren ispilua
Txindokiren ispilua
. Eguzki hotza
Eguzki hotza
. Gaztainak erre artean, txipli, txapla, pun
Gaztainak erre artean, txipli, txapla, pun
. Txantxangorria negu gorrian
Txantxangorria negu gorrian
. Neguko Solstizioa Oianleku
Neguko Solstizioa Oianleku
. Sareak sortzen
Sareak sortzen
. Antzigar (Izotz zuri)
Antzigar (Izotz zuri)
. Oieleku
Oieleku
. Bianditz
Bianditz
. Urte berria ondo hasteko
Urte berria ondo hasteko
. Zaharrari su Irunen
Zaharrari su Irunen
. Xorroxin
Xorroxin
HITZAkide HITZAkide

 

Gipuzkoa