Euria ez zen geratu desfile osoan eta tarteka gogor bota zuen, baina Hondarribiko Inauterietako desfilea egin ahal izan zen eta sekulako giroa sortu zen Portuan. Hasierako urduritasunak poztasun bilakatu ziren ibilbidea amaitzerakoan, hainbesteko esfortzuak merezi izan duelako.
Eskola gehienetan mozorroak eta koreografiak nagusitu dira
Atzo iluntzean zeharkatu zituen Irungo erdialdeko kaleak eta behin Zabaltza plazan, Erraldoien Balsa ikusteko aukera izan zen
Pio XII plazatik irten da euskal Inauterien konpartsa gaur eguerdian, euriz beteta
Milatik gora lagun bildu da Hondarribiko Soroeta pilotalekuan inauteri ostiraleko antzezkizunaren itzuleraz gozatzeko
Garai bateko olinpiadetan egun berezia zen parodiaren eguna. Jostaldi pilotalekuan hiru mila pertsona bildu izan zituen. Olinpiadak antolatzearekin batera parodia baino gehiago galdu zen, inauterietako ostirala bera. Bihar berreskuratuko dute, 20:00etatik aurrera, Soroetako frontoian.