Legazpiko kanporaketan izango da Jokin Uranga bertsolaria

Jokin Uranga

Jokin Uranga

Bihar, hilak 19, Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketa jokatuko dute, Legazpin. Sei bertsolari igoko dira oholtza gainera eta horietako bat Oiartzunen bizi den Jokin Uranga azpeitiarra izango da. Aurten bigarren aldiz ariko da Bertsolari Txapelketa Nagusian. Beñat Lizaso, Ainhoa Agirreazaldegi, Oihana Bartra, Igor Elortza eta Iñigo Mantzizidor Mantxi izango dira beste bertsolariak. Saioa Urbeltz pilotalekuan izango da, 17:30etik aurrera. Sarrera guztiak salduta daude. Saio hori irabazten duena Tolosan jokatuko den (azaroaren 10ean) finalaurrekoetarako sailkatuko da zuzenean, besteek Oiongo saiora arte itxaron beharko dute sailkatu ote diren jakiteko, puntuazioaren arabera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.