Alaia eta Jon Martin Bertsolari Txapelketa Nagusian arituko dira

Alaia eta Jon Martin

Alaia eta Jon Martin

Hilaren 29an hasiko dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketekin, Amasa-Villabonan. Lehen kanporaketa horretan bertan izango dira Jon eta Alaia Martin bertsolari oiartzuarrak. Iker Zubeldia, Odei Barroso, Fredi Paia eta Nerea Elustondo bertsolariekin batera arituko dira Behar-zana pilotalekuan, 17:30etik aurrera. Txapelketak hamalau saio izango dira eta finala BEC-en egingo dute, abenduaren 15ean. Horietako saio bat Oiartzunen izango da, hirugarren finalaurrekoa izango da, hain justu. Azaroaren 16an izango da, Elorsoro kiroldegian 17:30ean. Aitor Sarriegik eta Jon Maiak kanporaketa honetan arituko dira zuzenean, 2009ko finalean egon zirelako. Epaileen artean Oiartzunen bizi den Karlos Ibarguren egongo da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.