Aurreko asteko udaberri giroa negu betean bihurtu da azken orduetan. Hondarribian elur gutxi bota duen arren, Jaizkibel mendia zertxobait zuritzeko adina izan da.
Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publiometroak metro koadroko 87 euri litro jaso zituen martxoan. 2011ko hilabete berean 161 euri litro jaso gutxiagoa zituen Sarasolak. 2011ko martxoan 248 euri litro bota zituen herrian.
Udalak zenbait ekimen antolatu ditu, haur eta gazteengan "euskararen aldeko jarrera positiboa sustatzeko". Hilaren 10etik 31ra iraungo du.
Azken estatistiken arabera, martxoan berriro gora egin zuen langabeziak herrian. Zehazki, %1,78 igo zen langabeen kopurua. Hala, datu horien arabera, 515 langabe daude egun Oiartzunen. Horietatik 266 gizonak dira, eta 249 emakumeak.