Ohiko plenoa izango da bihar

Martxoko udalbatzarra izango da bihar ilunabarrean, 19:00etan. Hamazazpi puntu jarriko dituzte mahai gainean. -Aurreko batzarraldiari dagokion aktaren onarpena. -Laikotasunari buruzko mozioa. -SOS Arrazakeriak aurkeztutako mozioa. -Añarreko bidearen zati bat konpontzeko desjabetzepenean urgentziazko aitorpena egitea eta espedientearen jarraipena. -Hitz Hots elkartearekin hitzarmena berritzeko proposamena. -Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneari “Oiartzuarren baitan” proiektua buruzeko 2014ko diru-laguntza onartzeko proposamena. -Oiartzungo Udala eta Oiartzungo Arraztalo elkartearen arteko lankidetza hitzarmena. -Arraztalo elkarteari diru-laguntza emateko proposamena. -2013ko likidazioaren berri ematea. -Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzen Departamentuaren eta Oiartzungo Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, informazio lagapenerako. -OKISAri diru laguntza emateko proposamena. -Oarsoaldeari 2013ko ekarpenak. -Alkateorde bati arduraldi esklusiboa onartzeko proposamena. -Udaletik kanpoko erakundeetan udal ordezkarien aldaketa. -Aurreko urteetako isunak baliogabetzeko proposamena. -Beste organoen jardueraren jarraipena. -Eskari-galderak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.