Elurretxe-Ibarla ibilaldia antolatu du Haurtzarok iganderako

Martxoari dagokion irteeran, Aiako Harriaren inguruan ibiliko dira Haurtzaro Ikastolako mendizaleak: Elurretxe-Ibarla ibilaldia egingo dute. 09:00etan aterako dira igandean (hilaren 17an) ikastolako aparkalekutik, autobusez. Gero, ibilaldirako, Aiako Harriaren azpian dagoen Elurretxeko lepotik abiatuko dira, eta tartean hamaiketakoa egingo dute. Ibarlan bukatuko dute, eta 13:30ak aldera itzuliko dira ikastolako aparkalekura. Irteeran parte hartu nahi dutenek, ostirala dute izena emateko azken eguna. Horretarako, ikastolako idazkaritzatik pasatu daitezke. Ikasleek 4 euro ordaindu behar dituzte autobusagatik, eta helduek 6. Bestalde, hiru ohar eman dituzte antolatzaileek:
  1. Komeni da aldatzeko arropa eramatea eta txango honetan linterna.
  2. Ibilaldira joaten diren ikasleen artean Sherpa Mendiko Tresnak dendak eskaintzen dizkigun opariak zozkatuko dira.
  3. Mendi Taldearen urteko irteeren informazioa eta irteeratako argazkiak ikastolako web orrian egongo dira: www.haurtzaroikastola.net (Mendi Taldea atalean klikatuta, ezkerraldean).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.