"Gardentasuna eta kirurgia zerbitzu guztiak Bidasoa ESIn mantentzea" aldarrikatuko du sindikatuak larunbateko manifestazioan. 18:00etan abiatuko dira San Juan plazatik.
Ekintza Sozialeko topaketek geldialdia egin dute gaur Irunen; jardunaldiaren ondotik, inor ez dela ilegala aldarrikatu dute sindikalistek Hendaiako Herriko Etxera arte egindako manifestazioan.
Bizi baldintza duinak borrokatzeko sindikatua tresna eraginkor bilakatzen laguntzeko hausnartu nahi du LABek. Ondoren, manifestazioa izango da.
Arazoari irtenbidea emateko helburuarekin, Gipuzkoako udaletxeen kanpoaldean elkarretaratu dira gaur goizean, udalek aldundia «interpela» dezaten eskatzeko.
"Garrantzitsua" iruditzen zaie LABekoei politikarien babesa jasotzea, baina Irungo langileoi "erabakien atzean izen-abizenak daudela" gogorarazi diete.
'Lan duina, bizi duina' iniziatiba ibiltaria San Pedro kalera iritsiko da asteartean. Zaldunborda eta gazteen etxebizitza arazoak izango dituzte hizpide.
Errenteria-Oreretako Ikutza Kortsario kaleko 11 behean izango du egoitza aurrerantzean Oarso Bidasoko LAB-ek.
Hileko azken ostirala izanik, euskal presoak etxean, lantokietan eta bizirik nahi dituztela aldarrikatzeko elkarretaratzera deitu du LABek. 13:00etan bilduko dira.
Ponentzien prestaketaren ondoren, haien inguruko eztabaida prozesuari ekingo diote, eta horren harira, afiliatuekin batzarrak egingo dituzte, Irun, Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen.