Biltzar nagusiari begira aurkezpen saioak egingo ditu LAB sindikatuak

Ponentzien prestaketaren ondoren, haien inguruko eztabaida prozesuari ekingo diote, eta horren harira, afiliatuekin batzarrak egingo dituzte, Irun, Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen.

LAB sindikatuak 9. Biltzar Nagusia abiatu du. Maiatzaren 25 eta 26an Gasteizen izango du azken geltokia prozesu kongresualak, baina ordura arteko dinamika Euskal Herriko eskualdeetan garatuko da, baita Oarsoaldean eta Bidasoan ere. Ponentzien prestaketaren ondoren, haien inguruko eztabaida prozesuari ekingo diote, eta horren harira, afiliatuekin batzarrak egingo dituzte, Irun, Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen. Aurkezpen saioak
  • Irun: Hilak 13, astelehena, 18:30ean LAB sindikatuaren egoitzan (Salis etorbidea 30).
  • Orereta: Hilak 15, asteazkena, 18:30ean LAB sindikatuaren egoitzan (Kortsario Ikutza 11).
  • Oiartzun: Hilak 23, osteguna, 18:30ean bibliotekan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.