Koalizio moreak abstentziora jo zuen kreditu aldaketaren bozketan. Positiboki baloratu dituzte neurrietako batzuk, baina hiritarrei benetako irtenbideak emango dizkieten neurriak garatzearen alde egin dute.
Koalizio subiranistak Irun auzoetatik eta herritarrekin batera eraiki behar dela iritzi du. Zortzi proposamen defenditu zituzten udalbatzan.
Dagoeneko onetsita dauden hainbat proiektuetan egingo dituzte inbertsioak, eta diru kopuru handiena, 1,5 milioi euro, Portzelanasen Gurutze Gorriaren lokal bat egokitzeko izango da.
Alderdi jeltzaleak adierazi du gune horren hirugarren fasea egiteke dagoela, eta Udal Gobernuari Gobernu Programa bat osatzeko eskatu dio, haien lehentasunak zeintzuk diren jakiteko.
1.494.883,00 euro gehitu dizkiote aurrekontuari, Gabonetarako ekintzetarako edota erdiguneko haurtxoko berrirako.
Aurreko astean onartutako zuzenketez gain, beste zenbait proposamen egin dituzte jeltzaleek landuko dituztenak.
Koalizioaren zuzenketek proiektua "aberastu" dutela baloratu dute, eta onartutako proposamenen nondik norakoak azaldu dituzte.
"Kirolak Irunen garrantzi handia du", hori dela eta, Irungo EH Bildu kirol politikei "begirada integralago bat" emateko lanean ibili da.
Besteak beste, Arkolla auzoko proiektua egiteko, etxebizitzen alokairuetarako diru-laguntzak emateko edo ostalari eta merkatarientzako Ticket BAI sistemara egokitzeko diru-laguntzak proposatu dituzte.
Arbesen aparkalekua, Landetxa-Kateako pilotalekua estaltzea, Puianan baratze parkea ahalbidetzea, Artaleku eta Luis Mariano arteko igogailua eta ikasturte hasierako familientzako laguntza programa martxan jartzea dira besteak beste kreditu modifikazioari esker garatuko diren proiektuak. Asteazkenean onartu zuen Irungo Udalbatzak kreditu modifikazioa, denen aldeko botoekin, EH Bilduren Udal Taldearenak ezik.