Real Union Espainiako Kopako ametsetik esnatu zen bart. Partida bikaina jokatu arren, 0-1 galdu zuten Mallorcaren aurka eta txapelketatik at geratu dira.
Lehen Mailako Mallorca jasoko dute gaur txuribeltzek Stadium Galen txapelketako bigarren kanporaketan, sailkatzeko helburu argiarekin.
Txuribeltzak 3-2 gailendu ziren Lehen Mailako Cadizen aurka eta asteazkeneko bigarren kanporaketako zozketan izango dira.
Erronka handia du Real Unionek etzi. Lehen Mailako Cadizen aurka ariko da, 18:30ean eta Galen, Espainiako Kopan. Jon Irazustabarrena da taldeko kapitaina, eta lehen kanporaketa pasatzeko gakoez mintzatu da.
Atzo Benidorm taldeari irabazi ondoren, gaur jokatuko dute irundarrek Espainiako Kopako finalerdia Ademar Leonen kontra (16:30).
Partida nahiko berdindua izan arren, Santanderrekoak aurretik joan ziren ia partida osoan zehar, 29-28 markagailuarekin amaitu arte.
Harpide eta HITZAkideentzako zozketa berezia antolatu du HITZAk Super Amara Bera Beraren laguntzari esker.
Datorren asteburuan Espainiako bigarren kopa jokatuko da Seu d'Urgellen, Lleidan.
Kopako zortziko finala jokatuko du gaur 12:30ean Bidasoa-Irunek.
Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko korrikalariek ongi baino hobeto hasi dute denboraldia. Batik bat, Naiara Casi larratxoarrak. Espainiako Kopako lehenengo lasterketa irabazi zuen Ruka txakurrarekin, Zizur Nagusian (Nafarroa) hilaren 10 eta 11n egindako lasterketetan. Ez zuen zorte bera izan Urrotzen Iban Angulo lezoarrak. Hilaren 18 eta 19an jokatutako Nafarroako Txapelketan parte hartu zuen Triziklo Mailan, eta laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen lasterketan zehar hainbat arazo izan ostean. Lehenengo egunean txakur batek min hartu zuen, eta bigarrenean, hiru txakurrekin lehiatu zen, beraz. Eskualdera ere etorriko da lehia: urtarrilaren 27an, Donibanen; martxoaren 10ean, Errenteria-Oreretan, eta hil horren 31n, berriz, Oiartzunen. Denboraldiko probak Espainiako Kopa: Abenduak 2, Cercedilla (Madril, Espainia). Abenduak 15-16, Vallgorguina (Bartzelona, Herrialde Katalanak). Urtarrilak 13, Liencres (Kantabria, Espainia). Urtarrilak 27, Donibane. Otsailak 17, Corrubias (Gaztela eta Leon, Espainia). Martxoak 3, Rodeiro (Pontevedra, Galizia). Gipuzkoako liga: Abenduak 9, Donostiako Txakurkrosa (Ulia). Urtarrilak 20, Zumaiako Txakurkrosa (behin-behinekoa). Urtarrilak 27, Jaizkibelgo Txakurkrosa. Otsailak 24, Tolosako Txakurkrosa. Martxoak 10, VI. Errenteriako Txakurkrosa. Martxoak 31, II. Oiartzungo Txakurkrosa.