Urrats bakarrera du Bidasoako Kopako finala

Atzo Benidorm taldeari irabazi ondoren, gaur jokatuko dute irundarrek Espainiako Kopako finalerdia Ademar Leonen kontra (16:30).

Irungo jokalariak atzo garaipena ospatzen. Argazkia: CD Bidasoa.

Espainiako Kopako final-laurdenetako kanporaketa estu irabazi zuen atzo Bidasoak, 27-28 Benidorm taldearen kontra. Ia partida guztian 2-3 goleko aldearekin izan ziren irundarrak, baina azken minutuan Alacant-ekoek berdinketa lortzeko aukera izan zuten. Dena dela, merezitako garaipena Bidasoarentzat, eta gaurko finalerdirako txartela eskuan. 25 urte dira irundarrak ez zirela Kopako finalerdi batean.

Espainiako Kopa Madrilgo Wizink Centerren jokatzen ari dira. Beraz, gaurko finalerdia ere bertan jokatuko du talde horiak, Ademar Leon taldearen kontra (16:30ean, ETB4n ikus daiteke). Beste finalerdian Bartzelona eta Granollers neurtuko dira (19:00).

Finala urrats bakarrera dute irundarrek. Biharko 19:00etan da, eta dena ondo bidean, Bartzelona faboritoaren aurkari izan daiteke talde irundarra.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.