Bidasoa Irunek ezustekoa eman eta berdinketa lortu zuen larunbatean Artalekun Bartzelonaren aurka (26-26). Hasiera bikaina eman diote Asobal Ligari.
Txapelketa bikaina osatu zuten beste behin Tarragonan lehiatu zuten BATeko bederatzi kirolariek. 16 urtez azpiko Euskadiko Txapelketan, aldiz, bederatzi dominarekin itzuli dira etxera.
Santanok gutun bat bidali du Espainiako Gobernuaren mendeko Memoria Demokratikoaren Estatu Idazkaritzara Etorbidearen zubia ofizialki "Memoria demokratikoaren gune" izenda dezaten.
Tsunami Democratic-ek egindako deialdia jarraituta, ehunka gidari abiadura motelean joan dira AP8 autobidetik. Beste errepidetan ere eragina izan du.
Gaur arratsaldean 18:00etan Irungo muga kolapsatzeko deia egin dute, autoak modu geldoan mugiaraziz. Oiartzungo ordainlekutik hasiko da mobilizazioa.
Kasino Zaharreko lorategietatik pankarta zintzilikatu du gehiengo sindikalak, eta udaletxeko balkoian aldiz, estelada ikus daiteke.
Irunen elkarretaratzeak egin dituzte udaletxearen aurrean eta hainbat enpresatan, Kataluniako politikari independentisten kontrako epaiaren harira.
Kataluniako epaiaren harira, mobilizazioak egingo dituzte Oarsoaldean eta Bidasoan, "astakeria judizialaren" kontra. Donostiara joatera deitu dute.
Berriz ere kalera aterako dira irundarrak, Kataluniako politikari independentistei Espainiako Auzitegi Gorenak ezarri dizkien zigorrak salatzeko.
'Herriari galdetzea ez da delitua' lelopean hamarnaka lagunek bat egin zuten San Pedro kalean; Hondarribiko aireportuan eragina izan zuten Kataluniako protestek.
Real Unionek sasoiko hirugarren partida jokatuko du igandean Galen Rayo Majadahondaren aurka, 19:30ean. Iragan igandean Bartzelonaren aurka galdu ondoren, garaipenaren bidera itzuli nahi du Fran Justok.
Klubeko 44 piraguistek hartuko dute parte asteburu honetan ur bizietako eta ur lasaietako modalitateetan, Espainiako Koparen eta Espainiako selekzioaren frogen lehian.
Oiasso Museoak bat egin du Pirinioetako Burdinaren Bidea elkartearen egitasmoarekin, sareko museo eta monumentuen ondare siderurgikoa ezagutarazteko helburua duena.
Agintari independentistek jasotako zigorraren aurka kalera ateratzeko eskaria luzatu die Hondarribiko EH Bilduk herritarrei, San Pedro kalean, 20:00etan.
Gure Eskuk deitu du elkarretaratzea, Espainiako Auzitegi Gorenak gaur eman duen epaiaren harira. Zaratatsua izango da elkarretaratzea.
Irungo mugimenduak ere bat egin du Gure Esku Dagoren deialdiarekin, eta hala, elkarretaratzea antolatu dute astearterako, Zabaltza plazan (19:00etan).
Atzo, "preso politikoen askatasuna" eskatu zuten Kataluniaren aldeko manifestazioan parte hartu zuten irundarrek.
"Kataluniako errepresaliatuekin elkartasunez zein herrien burujabetzaren alde" manifestazioa egingo dute datorren igandean (hilak 15), 11:00etan.
San Juan plazan, ELA, LAB, Gure Esku Dago, Ezker Anitza, EH Bildu eta Podemoseko kideak herritar ugarirekin elkartu ziren.