Parean eta Asun Casasola Berdintasunaren Aldeko elkarteek dokumental baten proiekzioa eta Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia antolatu dituzte datorren asterako.
Bertso Gauen azken saioa hilaren 1ean egin zen. 2013tik Irunabarrek erakutsi du beste era batera jardun daitekeela, eta beste herriak egitasmo horren espiritua duen formatuak antolatzera animatu dituzte.
Datorren martxoaren 16an Amnesty Internationalek prestatutako 'Ba al goaz aurrera? Emakume eta neskatxen eskubideak' erakusketari hasiera emango diote Irunen.
Komunitate afrokolonbiarrek Kolonbiara eta mundura egiten duten deia jaso du proiekzioak, giza eskubideen urraketa sistematikoari bukaera emateko. Dokumentala 19:30ean hasiko da; ondoren, hitzaldi bat egingo dute.
Victoria Mendoza Salgado idazlearen liburua ostegunean aurkeztuko dute, 19:30ean. Idazleak estatu terrorismoko garai bateko egiak jaso dituela jakinarazi dute antolatzaileek.
Oyuntsetseg Tsogzolen 'Oyuna' Irunen bizi den jatorri mongoliarreko emakume bat da, eta bere sormen munduan murgiltzera gonbidatu nahi ditu bisitariak Kabigorri Ateneoan urriaren 14ra arte.
Poesiaren maitaleei sortu nahi den taldearekin bat egitera gonbidatu nahi dituzte. Horretarako, interesdunek posta elektronikoz mezu bat bidali beharko dute hilaren 25a baino lehen.
Txingudiko Elkarte Feministak antolatuta, Yolanda Iglesias Martin psikologoak zuzenduko du saioa. Hilaren 20an izango da, 19:30etik 21:30era.
Bihartik (hilak 9) 2023ko urtarrilaren 14ra bitarte egongo da erakusketa ikusgai Kabigorri Ateneoan.
Gaur eta larunbata artean, kontzertuez eta dantza emanaldiz gozatu ahal izango da Kabigorriko egoitzan.
Dantza garaikdiea, Oskar Matuteren hitzaldia edota helduentzako txotxongiloez gozatu ahalko da.
Hilaren 28an 19:30etan izango da. Bertan, "errespetuz eta konfidentzialtasunez heriotzaz" hitz egingo dute.