Poesiaren maitaleei sortu nahi den taldearekin bat egitera gonbidatu nahi dituzte. Horretarako, interesdunek posta elektronikoz mezu bat bidali beharko dute hilaren 25a baino lehen.
Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak jakinarazi du poesia talde bat sortzeko ahaleginean daudela. Hori dela eta, poesiaren maitaleak Kabigorrin sortu nahi den taldearekin bat egitera gonbidatu nahi dituzte, poesia irakurtzeko, idazteko edota poesiaz hitz egiteko xedearekin.
Poesia taldera batzeko, Kabigorrik helbide elektronikora mezua bidaltzeko eskatu du, poesia taldean parte hartu nahi dela zehaztuz. Ondoren, mezuak jasota, parte hartzaile guztiei dei egingo dietela adierazi dute. Antolatzaileen asmoa da datorren ostiralean, hilak 28, lehen bilkura egitea; horregatik, mezuak hilaren 25a baino lehen bidaltzea eskatu dute.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.