jaizkibel

Eguraldia medio bilaketa lanak eten dituzte [Irudia: Gurutze Gorria].

Denboraleak desagertutako arrantzalea bilatzeko lanak etenarazi ditu

Eguraldi txarrak larrialdi zerbitzuetako urpekariak murgiltzea oztopatu zuen; larunbata eguerdian eten behar izan zuten bilaketa.

Ostegunetik ari dira Biosnar inguruan desagertutako arrantzalearen bila.

Desagertutako arrantzalea bilatzeari berrekin diote

Biosnar inguruan ari dira haren bila. Ostegunean, 13:45 inguruan, itsas kolpe baten ondorioz uretara erori zen arrantzalea.

Erreskate lanetan ari dira larrialdi zerbitzuak Jaizkibelen [Irudia: UVR Ertzaintza].

Jaizkibelgo arroketara eroritako arrantzale baten bila ari dira

Larrialdi zerbitzuen arabera, Jaizkibelen arrantza egiten ari zen gizon bat itsas kolpe baten ondorioz uretara erori da. Harekin arrantzan ari zen beste gizon batek eman du abisua.

Jaizkibelgo estruktura megalitikoak.

Jaizkibelen kokatutako zenbait megalitoen inguruak garbitu ditu udalak

Atxiñar, Iskulin, Jaizkibel II, Jaizkibel IV, Santa Barbara II eta Zioso monumentuen inguruan hazitako zuhaitz, sasi eta garoen landaredia kontrolatzea izan da helburua.

Skolae proiektuak jaso zuen iaz V. Hondarribia Berdintasun Hiria saria.

Datorren ostiralean banatuko du Jaizkibelek Hondarribia Berdintasunaren Hiria saria

Hendaiako Danborradak jasoko du seigarren berdintasun saria, Itsas Etxea auditoriumean, 19:00etan hasiko den ekitaldian.

Aiako Harrira eta Jaizkibelera igotzera deitu dituzte bidasoarrak larunbatean.
Jaizkibelen azkonar bat hil dela auto batek harrapatuta salatu du Eguzki talde ekologistak.

Auto batek harrapatuta azkonar bat hil dela Jaizkibelen deitoratu du Eguzkik

Arrisku egoeran dauden EAEko ornodunen zerrendan egon ez arren, babestu beharreko espeziea dela uste du talde ekologistak, eta neurriak hartzera gonbidatu du Aldundia.

Denis Alvarze (ezk.) eta Iñaki Sanz-Azkue (esk.).
IÑAKI SANZ-AZKUE ETA DENIS ALVAREZ JAIZKIBELGO ERROTARRIEN LANTALDEKO KIDEAK

Sanz-Azkue: «263 errotarri testamentu batean; zerbaitek ihes egiten zigun»

Jaizkibelgo harriarekin egindako errotarriak aurkitu ditu aditu talde batek konfinamenduan zehar egindako lanaren ostean; orain, errotarriak Amerikara iritsi ote ziren ikertzen ari dira.

Jaizkibel konpainiaren 2019ko entsegu bat
HONDARRIBIKO JAIAK 2020

Hondarribia Berdintasunaren Hiria saria aurki ezagutaraziko du Jaizkibel konpainiak

Aurten desfilerik egon ez arren, "alarde bakar, parekide eta publikoaren alde azken mende laurdenean" egindako lanak ez duela etenik gogorarazi du konpainiak.

Jaizkibel konpainia Sainduan. 2019ko alardea
HONDARRIBIKO JAIAK 2020

Alarde Fundazioak "erabaki autonomoa" hartu izana deitoratu du Jaizkibelek

Aurtengo festen etorkizuna erabakitzeko eragile guztien artean "mahai zabal bat" sortzeko eskaria helarazi zion konpainia parekideak alkateari hilaren 17an; momentuz, erantzunaren zain jarraitzen du.

Gutuna: ‘Ezta Kale Nagusian ere’

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunaren karietara, HITZA egunkarian irakurri nuen Hondarribiko Udalak adierazpen instituzionala onartu zuela eta testuan, indarkeria matxistaren aurkako gaitzespena egiten zuela: “Emakumeengan...

admin

Aranzadi landare inbaditzaile bat Jaizkibeldik kentzen saiatuko da

Jaizkibelgo landaredian eragina izan duen Baccharis halimifolia espezie inbaditzailea menditik erradikatzen saiatuko dira. Horretarako egin behar dituzten lanen aurkezpena egin zuten atzo udaletxeko areto nagusian, eta etzi goizean txangoa egingo dute ...

admin

Landare inbaditzaile bat erradikatzen saiatuko dira Jaizkibelen

Jaizkibelen Baccharis halimifolia espezie inbaditzailea erradikatzeko lanen aurkezpena egingo dute gaur udaletxeko areto nagusian, 19:30ean. Ion Garin eta Anais Mitxelena Aranzadiko kideek emango dituzte azalpenak. Gainera, abenduaren 1ean, larunbatarekin, txango bat egingo dute landare horren erradikazio lanak non egingo dituzten ezagutzeko. Baccharis halimifolia landarea erradikatzeaz gain, Jaizkibel mendikoak berezkoak diren bi habitat berreskuartzea dute helburu: Cladium maricus formazioak eta bertan aurkitzen diren Thelypteris palustris landareak, eta Erica vagans landarearen kostako txilardiak. Aranzaditik zehaztu dutenez, Baccharis halimifolia landarea kostako habitaten kalitatea kaltetzen ari da eta dagoeneko eragin handia izan du Jaizkibelgo Cladium mariscus espezie endemikoaren formazioetan: “Jaizkibelgo flora eta habitaten aberastasuna paregabea da. 2470 hektareetatik %71a 26 formazio natural eta seminaturalez osaturik egonik, horietatik 12 interes komunitariokoak dira. Habitat horietako bat Cladium mariscus formazioak deritzona da, erkidegoan oso urria eta eremu murritza duena”. Larunbateko txangora joatea libre da, baina izena eman behar da aldez aurretik: Interesaturik daudenek 943 11 12 42 telefono zenbakira deitu edo posta elektroniko bat bidali behar dute, ostiraleko 14:00ak baino lehen.  

admin

Guadalupetik Donibanera, Haurtzaroko mendizaleen lehen irteera

Eskolarteko Finalisten Egunaren ondoren, Haurtzaroko mendizaleek igandean ekingo diote 2012-2013 ikasturteko mendi irteeren egutegi propioari. Lehen irteera Guadalupetik Donibanera egingo dute igande goizean, Jaizkibeldik pasatuta. 08:30ean aterako dir...

admin

Jipoituak eta nazkatuak

Hilaren 8ko arratsaldeko desfilean Kale Nagusian izandako liskarrak gogor salatu dituzte Jaizkibel konpainia osatzen duten gizon eta emakumeek. Atzo arratsaldean prentsaurrekoa egin zuten Kale Nagusirako sarbidea den Santa Maria atearen aurrean euren haserrea plazaratzeko. Komunikabideen aurrean konpainiako kide batzuk beltzez jantzita agertu ziren, eta, Jaizkibelen desfilatzen duten haurrak eta haien gurasoak, zuriz. Herrizaingo Sailari eta Aitor Kerejeta alkateari ardurak eskatu zizkieten. Jaizkibelek salatu zuen haiek babesteko eginbeharra zuten ertzainak “bortizki oldartu” zitzaizkiela, eta liskarrak haurrak zeuden lekuan gertatzea “bereziki larria” izan zela nabarmendu zuen: “Gure haurrak desfilera eraman genituen Herrizaingo Sailak ziurtatu zigulako ez zitzaiela ezer ere gertatuko”. Hala, hiru puntutan laburbildu zituzten euren salaketak konpainia parekidekoek. Batetik, Kale Nagusian arratsaldean gertatutakoa “Alarde Fundazioak antolatutako indarkeriazko kontramanifestazioa” izan zela esan zuten; bestetik, Aitor Kerejeta alkatea kritikatu zuten, «berak ematen diolako Alarde Fundazioari baimena hori egiteko»; eta azkenik, Herrizaingo Sailaren eta horren buru Idoia Mendiaren kontra jo zuen Jaizkibelek: “Jaizkibel konpainiari Emakunderen saria eman zion pertsona berberak” zuzentzen duelako egun Herrizaingo Saila. Alta, konpainia parekideko kideek atzo esan zuten jaiak era baketsuan egiteko ardura “denena” dela, eta eurek horren alde lan egingo dutela. Gainera, nabarmendu zuten alardearen egunean herritarren gehiengoak harrera ona egin ziela. Arratsaldeko istiluak Goizeko desfilean ez zen istilu [...]

admin

Arratsaldeko desfileko liskarrak salatu ditu Jaizkibel konpainia parekideak

Hilaren 8ko arratsaldeko desfilean Kale Nagusian izandako liskarrak salatu dituzte Jaizkibel konpainia osatzen duten gizon eta emakumeek. Jaizkibeletik adierazi dutenez etengabeak izan ziren konpainiako kideek jasan zituzten irain eta bultzakadak eta, goizeko ibilbidean gertatu ez zen bezala, ertzainek Jaizkibeleko kideak kolpatu zituzten arratsaldean. Plastiko beltzen atzean gordeta zegoen norbaitek egindago bultzadagatik kexu, konpainia parekideko bat egindakoa arbuiatzera joan zenean, ondoan zuen ertzainak konpainiako kidea kolpatu zuen. Hori ikusita Jaizkibeleko hainbat kide laguntzera joan zitzaizkion, eta hauen aurka aritu ziren ertzainak ere; eskopeten kulatak, ukabilkadak eta negar eragiteko spraiak erabili zituzten poliziek konpainia parekidean desfilatzen ari zirenen kontra. Istilua, gainera, konpainiako azken lerroetan gertatu zen, kubero bezala aritzen diren haurren lekuan. Hori dela eta, ertzainek kolpatutako gehienak haur horien gurasoak dira, Kale Nagusiko ibilbidea arintzeko seme alaben ondoan ibilbidea egiten dutenak. Desfilea bukatu eta gero Jaizkibeleko kideen haserrea eta haien ordezkarien etsipena handia zen. Gaur arratsaldean gertatutakoaz hitzegiteko eta erantzun bat adosteko elkartuko dira, eta 18:30ean komunikabideak deitu dituzte, hartuko dituzten neurrien berri emateko. Neurri horietako bat Ertzaintzaren kontrako salaketa jartzea izan daiteke. “Babestu beharrean, kolpatu” Behin baino gehiagoetan eskatu dute Jaizkibelekoek ibilbidea ertzainen babesik gabe egin ahal izatea, baina Herrizaingo Sailaren arabera Jaizkibelgo kideak babesteko “ezinbestekoak” dira poliziak. Jaizkibeleko ordezkariek Emakundeko zuzendari Maria [...]

admin

Alardearen ibilbidea osoa egin du Jaizkibel konpainiak

Gizon eta emakume soldaduz osaturiko Jaizkibel konpainiak Hondarribiko Alardearen goizeko ibilbidea egin du. Aurten, 300etik gora kidez osatuta egon da konpainia parekidea eta arazorik gabe egin dute bidea. Emakumearen parte hartzearen kontra daudenek “Betiko Alardea” zioten kartelak erakutsi dituzte Kale Nagusian, baina ezin izan dituzte espaloiak plastiko beltzez itxi eta, aurpegian maskara zuriak zituztelarik, Jaizkibelen jarraitzaileen atzean eutsi behar izan dituzte kartelak. Aurten desfilearen ibilbide osoa egin ahal izan dute Jaizkibel konpainiako gizon eta emakumeek, Gernikako Arbolako zatia barne. Iaz Herrizaingo Sailak galerazi zion bertatik igarotzea, segurtasun arrazoiak argudiatuta. Baina EAEko Auzitegi Gorenak Jaizkibelek jarritako helegiteari arrazoia eman zion udaberrian; besteak beste, Herrizaingo Sailak debekua jartzeko arrazoirik ez zuela eta Ibilbidearen zati hori sinbolikoa zela zion Gorenaren erabakiak. Hala, konpainia parekidearen jarraitzaileek Gernikako Arbolatik pasatzen ere ikusi ahal izan dute desfilea. Jende ugarik jarraitu du ibilbide osoan zehar konpainia parekidearen jarduna eta soilik Kale Nagusian batu dira kontrakoak. Olaia Arbelaiz kantinerak onartu du “lasai” egin duela ibilbidea. “Espero nuen bezala izan da. Kale Nagusian urtero bezala, baina jende pila batekin animatzen. Eta Gernikako Arbolan jendea errespeto handiarekin zegoen, eta pixka bat harritu nau horrek, hunkigarria izan da. Oso pozik nago”, esan du ibilbidea amaitzean. Desfilea Saindua ermitaren parera iritsi denean [...]

admin

Emakundek “baldintzarik gabeko babesa” eman dio Jaizkibel konpainiari

María Silvestre Emakundeko zuzendariak “baldintzarik gabeko babesa” eman die Hondarribiko Jaizkibel konpania parekideari eta Irungo alarde parekideari, eta bi herrietako udalei eskatu die desfilean “berdintasuna” sustatzeko lan...

admin

Olaia Arbelaiz, Jaizkibel konpainiako kantinera: “Ez nekien kantinera izateko inork nire izena aurkeztu zuenik”

Konpainiako lehen kantinera izandakoaren iloba da. Aurten txilibitoarekin lehen aldiz desfilatzeko asmoa zuen. Jaizkibel konpainia parekideko kantinera da Olaia Arbelaiz (Hondarribia, 1988). Izaskun Larruskain kapitainak zozketaren berri emateko deitu zionean ezetz esan zion aurrena, ez baitzekien aurkeztu zutenik ere. Bere izeba Ainhoa Arbelaizek eman zuen bere izena, 1997 urtean Jaizkibeleko lehen kantinera izandakoak. Izebarekin hitz egin izan du, baina garai hartakoek eta oraingoek zer ikusteko gutxi dutela uste du. Horregatik baliagarriagoak izan zaizkio duela bi urteko kantinerak idatzitako oharrak, eta beste konpainietako aurtengo kantinera batzuekin ere hitz egin duela onartu du. Zer moduz moldatu zinen lehen bi entseguetan? Bigarren entseguan jada oso lasai egon nintzen [elkarrizketa atzo eguerdian izan zen, azken entseguaren aurretik]. Pasatu beharrekoak lehen egunean pasatu nituen, eta hala ere nik uste nuena baino lasaiago egon nintzen astelehenekoan. Eta herenegun oso gustura egon nintzen. Jaizkibelek, gainontzeko konpainiatik bereizten dituen zenbait ezaugarri ditu, besteak beste, kantineraren hautaketa zozketa bidez egiten duen konpainia bakarra dela. Zer sentitu zenuen aurtengo kantinera zu izango zinela jakitean? Ez nekien aurkeztu nindutenik ere. Aurten lehenengo urtez atera behar nintzen txilibitua jotzen, eta inoiz ez dut aipatu kantinera izan nahi nuenik. Izebak eman zuen nire izena eta zozketaren ondoren Izaskunek —Larruskain, konpainiako kapitaina— sakelakora deitu [...]

admin
Gehiago