Desagertutako arrantzalea bilatzeari berrekin diote

Biosnar inguruan ari dira haren bila. Ostegunean, 13:45 inguruan, itsas kolpe baten ondorioz uretara erori zen arrantzalea.

Ostegunetik ari dira Biosnar inguruan desagertutako arrantzalearen bila.

Ostegunetik ari dira Biosnar inguruan desagertutako arrantzalearen bila.

SOS Deiak-ek ezagutarazi duenez, goizeko 08:45 inguruan berrekin diete ostegunean desagertutako arrantzalearen bilaketa lanei. Biosnar lurmuturraren inguruan ari dira Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea zein Gurutze Gorria haren bila. Momentuz, gizonarenak diren ustezko hainbat objektu aurkitu dituzte soilik.

Lagun batekin arrantzan ari zen gizona bat bateko itsas kolpe batek uretara bota zuenean. Ostegunean gertatu zen ezbeharra, 13:45 inguruan. Ordutik ari dira larrialdi zerbitzuak haren bila.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.