jaizkibel

Equo-Berdeak taldeak ekoiztutako irudia Zaldunbordako proiektua salatzeko
ZALDUNBORDA

Zaldunborda Aiako Harria-Jaizkibel korridore ekologikoan dagoela salatu du Equok

Argudio hori medio, Araso industriaguneko zabalpena orain dela bost urte "bertan behera" gelditu zela gogorarazi du berdeen taldeak.

Jaizkibeleko kuberoak 2019ko alarde egunean
ALARDEA

XXI. mendeko aldaketak lortuko dituen belaunaldia

Oihartzun zabala izan du emakumeek alardean parte hartzeko eskubidea aitortzen dien alardeko kideen manifestuak. Mugimenduak ez du erreakzioen baloraziorik egin nahi izan. Guztion Alardea jaio da.

2019. urteko railak 8, Jaizkibel konpainia Kale Nagusia igotzen
Zezen puzgarriekin 6 urtetik gorako errekorte lehiaketaren irabazlea

Jaien balorazio "oso positiboa" egin du alkateak

«Jaietako programan zeuden ekitaldi guztiak burutu egin dira, oso parte hartzaileak izan dira eta giro onean garatu dira», adierazi du Txomin Sagarzazuk.

Jaizkibel V cromlech-a

Jaizkibel V, cromlech "perfektua"

Euskal Herrian aurretik ezagutzen zirenak baino konplexuagoa den egitura megalitiko bat aurkeztu dute gaur goizean.

Jaizkibel ameztu argazkia

Hasi dira Jaizkibel 'amezten'

Talaia institutuko Zientzia Aplikatuko ikasleak ametzak aldatu dituzte gaur goizean mendian. Ametzari bere tokia itzuli nahi diote.

"Gauza politenetakoa da lan bat noiz amaitu ez jakitea"

Oraindik 21 urte dituen arren, artearen munduan esperientzia handikoa da irundarra. Bere azken proiektuaz, orain arteko ibilbideaz eta etorkizunari begira dituen asmoez mintzatu da.

Azken urteetako tentsiorik handiena

Plastiko beltz ugari, txistu, oihu eta irainak

Olatz Mitxelena
09-01 Berdintasun Hiria

Batukada feministarentzat Berdintasunaren Hiria Saria

Euskal Herriko Batukada Feministako sortzaileek, Ainara Sarasketak eta Arantxa Vicedok, jaso dute aurten Hondarribia Berdintasunaren Hiria Saria.

Asier Perez-Karkamo
Guadalupeko gotorlekua Gotorlekuko toki debekatuak

[Galeria] Gotorlekuko toki debekatuak

Guadalupeko Gotorlekuko bi orduko bisitak fuerteko toki debekatuetan barrena murgiltzeko aukera eskaintzen du.

Asier Perez-Karkamo

Jaizkibel Mendi Taldea Iruñerrira itzuliko da etzidamu

Udako atsedenaldiaren ondoren, Jaizkibel Mendi Taldea berriro hasiko da irteerak egiten. Asteburu honetan Iruñerriko Itzuliaren seigarren etapa egingo dute. Etzidamu izango da txangoa. Autobusa 07:30ean irtengo da Pasaiatik, eta ordu laurden beranduago egingo du geldialdia Errenteria-Oreretako Iztieta auzoko geltokian. Azantza herrira iritsi eta Mortxe mendia igotzen hasiko dira (1.123 metro). Igoeran Azantzako Haritza ikusteko aukera izango dute. Orain dela gutxi Nafarroako Natura Monumentu izendatu zuten. Gailurrera iritsita, Egillor herrira jaitsiko dira, eta handik Letera joko dute, eta Atondon bukatu. Hamabost kilometroko ibilbidea osatuko dute guztira. Informazio gehiago behar duenak, mendi taldearen egoitzatik pasatu behar du, edo 943 51 47 00 telefono zenbakira deitu. Hamabost euroko prezioa du autobusak.   Trintxer Mendi Taldea, 22an Bestalde, Trintxerpeko mendi taldeak hilaren 22an egingo du hilabeteroko ibilaldia. Hurrengo egunean bueltatuko dira herrira Trintxer Mendi Taldekoak. Dax taberna paretik (Euskadi etorbidea) aterako da autobusa, 07:00etan, eta handik Pirinio aldera joko dute. Aragoiko Echo ibarrera joango dira, eta ondoko ibilbidea egingo dute: La Cuta, Punta Gabas, Foraton eta Lizarako aterpetxean gaua. Sei ordu eta erdiko ibilbidea beteko dute. Hurrengo egunean, gosaldu ondoren, aterpetxetik atera eta Llena del Bozo mendira (2.559 metro) joango dira Trintxerrekoak. Handik berriro itzuliko dira Lizarara. Irteerara joan nahi duenak 60 euro ordaindu [...]

admin

Herrizaingo Sailak entseguetarako mugak jarri dizkio Jaizkibel konpainiari

Jaizkibel konpainiak atzo hasi zituen hilaren 8ko desfilerako entseguak. Aurten ere ezin dute nahi zuten ibilbidea egin entseguetan. Izan ere, San Pedro kaletik bi aldiz igaro nahi zuten, baina Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak behin bakarrik igarotzeko baimena eman die. Berriro ere segurtasun arrazoiak erabili ditu erabaki hori hartzeko argudio gisa. Jaizkibel konpainiako kapitain berriak, Izaskun Larruskainek, nabarmendu du “harriduraz” hartu dutela berria: “Iazko debekuari lotutako epaia gure aldekoa izan zela kontuan hartuta, ez genuen espero halakorik”. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak alarde parekidearen entseguetako eta desfileko ibilbidean aldaketak egitea erabaki zuen iragan urtean. Entseguetan San Pedro kaletik igarotzea debekatu zien, eta desfile egunean, Gernikako Arbolatik. Aurtengo apirilean EAEko Auzitegi Nagusiak baliorik gabe utzi zuen debekua, Herrizaingo Sailak ibilbidea “modu arbitrarioan” aldatu zela argudiatuta. Hala, ontzat eman zuen Jaizkibelek jarritako helegite bat. Epaiaren arabera, Jaizkibel konpainiako kideei biltzeko askatasuna urratu zitzaien eta onartu zuen debekatu zieten ibilbidearen zatia “sinbolikoa” zela. Jaizkibel konpainiak entseguak luzeagoak egitea erabaki zuen duela aste batzuk, eta, aurreikusita zeukaten ibilbidearekin egoki zetorkiela kontuan hartuta, San Pedro kaletik bi aldiz igarotzeko eskaria egin zuen. Ezezkoa eman die Eusko Jaurlaritzak, eta behin bakarrik pasatu ahal izango dira bertatik. Oraingoan ere segurtasun arrazoiak eman ditu arrazoi gisa eskaria ontzat ez hartzeko. [...]

admin

Jaizkibel konpainiako kantinera aukeratu dute

Olaia Arbelaiz izango da aurtengo Hondarribiko Jaietan Jaizkibel konpainia ordezkatuko duen kantinera.

admin

Pistetan ibilgailuak sartzen direla salatu du Eguzkik

Udalak, urtero bezala, uda garaian, Jaizkibelgo pistetan ibilgailuen sarrera debekatu du, eta pisten sarreretan seinalizazioak eta kateak jarri ditu. Hala ere, Eguzki talde ekologistak azaldu duenez, debeku hori ez da betetzen, «eta frogatu ahal izan dugu». Hondarribiko alkateari egoera aztertzeko eskatu dio. Ibilgailuek Jaizkibelgo pistetan barrena sartzen jarraitzen dutela adierazi du talde ekologistak: «Erreketatik hurbil dauden guneak okupatzera heltzen dira, eta beraz, horiek kutsatzeko arriskua dago». Jaizkibel naturgune babestua da, Natura 2000 Sarearen barruan dago, eta Lurralde Antolamendurako Artezpidearen bitartez Natur Interesgune Zonalde bezala izendatua dago. «Jaizkibelek babes horiek ditu natura balio garrantsitsuak dituelako. Pisten barnean zein kanpoan ibilgailuen presentziak eta zirkulazioak etengabeko arriskuan jartzen ditu zonaldeko balio naturalak». Jaizkibel arriskuan «Arau hauste egoera onartezina» iruditzen zaio Eguzkiri hesien neurria kontuan ez hartzea. «Hondarribiko Udalak bukatu behar du Jaizkibelen kontserbazioa arriskuan jarri, eta mendizale gehienei mendiaz gozatzea ezinezkoa egiten dion egoera irregular horrekin», esan du ekologia taldeak. Hala, ondorengoa eskatu dio Eguzkik Aitor Kerejeta alkateari: pisten sarbideen itxiera muturretaraino eramatea eta etengabeko zaintza jartzea; ibilgailuen sarbidearen debekua betearazteko informazioa ematea; ibilgailuak onartuta ez dauden guneetan horiek ikusiz gero nori deitu behar den azaltzea, eta zigorra jartzea noren eskumena izango litzatekeen argitzea.

admin

Jaizkibelgo pistetan ibilgailuak sartzen direla salatu du Eguzkik

Udalak urtero bezala, uda garaian, Jaizkibelgo pistetan garraioen sarrera debekatu du eta pisten sarreretan seinalizazioak eta kateak jarri ditu. Hala ere, Eguzki talde ekologistak azaldu duenaren arabera, “debekua ez dela betetzen frogatu ahal izan dugu”, eta Hondarribiko alkateari egoera aztertzeko eskatu dio. Arau hauste egoera onartezina iruditzen zaio Eguzkiri eta “uste dugu ezin dela hura ahalbidetzen jarraitu. Hondarribiko Udalak amaiera eman behar dio Jaizkibelen kontserbazioa harriskuan jartzen duten eta mendizale gehienei Jaizkibel mendiaren gozamena ezinezkoa egiten dion egoera irregular honi”. Hala, ondorengoa eskatu dio Eguzkik Kerejetari: pisten sarbideen itxiera muturretaraino eramatea eta etengabeko zaintza jartzea, ibilgailuen sarbidearen debekua betearazteko informazioa ematea, onartuak ez dauden gunetan ibilgailuak ikusi ezkero nori deitu behar den azaltzea eta zigorra noren eskuma izango litzatekeen azaltzea.

admin

Jaizkibel hizpide, Itsas Gelak antolatutako solasaldian

Itsas Gelak hilero antolatu ohi duen Itsas Solasaldia Jesus Maria Martinezen Jaizkibel: ese desconocido Sinfonia en Piedra solasaldiari eskainiko diote ostegunean (Hilak 5). 19:30ean proiektutako dute, San Pedroko  Mater itsasontzian.

admin

Ainhoa Zabalo: “Termikoaren eremua herriari itzuli behar dio Iberdrolak”

Urtebete darama alkate karguan Ainhoa Zabalok (Lezo, 1974). Epe horretan guztian «guztien gustukoak ez diren erabakiak» hartu dituztela onartu du, baina “arduraz” jokatu dutela esan du. Datozen erronkei ere gogoz helduko die Zabalok zein gobernu taldeak.   Zein balantze egiten duzu legealdiaren lehenengo urtebetea pasatu ondoren? Balorazio oso positiboa egiten dugu. Egia da erabaki gogorrak hartu ditugula, baina azkenean arduraz jokatu dugu, egin beharrekoak egin dutugu. Sartu eta berehala lau administrarien lan eskaintza publikoa egin genuen, eta orain probatan ari dira. Udalaren funtzionamenduari dagokionez, hilero sailetako buru diren teknikariekin bilerak egiten ditugu. Oso garrantzitsua da, bestela badirudi sail bakoitzak bere aldetik funtzionatzen duela. Herritarrei zerbitzu ona emateko, eta ez mareatzeko, koordinatuta egoteko egiten dugu. Horrez gain, beste hainbat ordenantza ere aurrera eraman ditugu: terrazak, gazte lokalak, hilerria, merkatu txikia eta ura. Orain arte egin ditugun ordenantzak arau zaharkituak eguneratzeko izan dira. Arautzea izan da, gehienbat.   Agintaldi hasieran azaldu zenuten udalaren egoera ekonomikoa txarra zela, eta herritarrei jakinarazi zenieten hori. Neurri batzuk hartu zenituzten horren harira, udaltzainen gaueko zerbitzua kentzearena kasu. Azaroan esan genuen zer zen guk pentsatzen genuena —uztailean jada udaltzainekin bildu ginen, egoera azaltzeko—. Orduan ez zen ezer ere ez entzun, ezta abenduan… Arazoa urtarrilean etorri zen, jendea [...]

admin

Bisitariak hartzeko prest da ‘Jaizkibel’ draga

Gaur eguerdian aurkeztu dute, Portu Agintaritzako buru Lucio Hernando, Eusko Jaurlaritzako kultura sailburuorde Antonio Rivera eta Gazteria, Kirol eta Kultura diputatu Ikerne Badiola bertan zirela. Bi urte eman dituzte mende erdian Pasaiako portua garbi mantentzeko ardura izan duen ontzia zaharberritzen. 640.000 euro inbertitu dituzte horretarako Portu Agintaritzak, Eusko Jaurlaritzak eta aldundiak.  Euskaldun Ontzioletan eraikia, Jaizkibel draga monumentu izendapena lortu duen lehen itsasontzia da. Gaur eguerdiko aurkezpenean, arduradun politiko denak  pozik agertu dira draga Pasaiako biziberritzerako pieza enblematikoa izango delakoan. Albaolak kudeatuko ditu aurrerantzean dragarako bisita gidatuak. Aste gutxi batzuen barruan, 3 euroren truke, Ondartxoko Itsas Interpretazio Zentroa eta draga bera bisitatzerik izango da.

admin

Iruñerriko Itzuliaren barruko irteera antolatu du Jaizkibelek

Azantza herritik irten eta Etxauriko harkaitzetatik igoko dira mendizaleak, bisitatuko duten lehengo ermitaraino. Ondoren Santa Lucia eta Larreaundi ermitak bisitatuko dituzte, denak aurreikusi duten mendu ibilaldiaren zeharkaldian zehar. Beraskoain herrian bukatuko dute ibilaldia.Guztira, 13 kilometro osatuko dituzte. Interesdunek Jaizkibel elkartearen egoitzan eman dezakete izena, asteazken edota ostiraletan, 20:00etatik 22:00etara. Informazio gehiago  www.jaizkibelmt.tk helbidean topa daiteke edota 943 514 700 telefono zenbakira deituta. Irteera hilaren 9an izango da.

admin

Mendi ibilaldia egingo dute Jaizkibeldik barrena

Serviociok antolatuta, Jaizkibelera ibilaldia egingo dute etzi. Antolakuntzaren arabera, ibilbideak 18 kilometro ditu, eta Fanderiako igerilekutik atera eta Jaizkibelen labarretan barrena ibiliko dira. Lau ordu eta erdi inguru iraungo du. Parte hartzek...

admin
Gehiago