jaizkibel

Hilik aurkitu dute Jaizkibelen desagertu zen mendizalea

Arratsaldeko lehen orduan aurkitu dute Larrialdi Zerbitzuek desagertutako errenteriarraren gorpua.

Errenteriako mendizale baten bila ari dira Jaizkibelen

Atzo goizean Jaizkibelera joan, eta agindutako orduan etxera ez zelako itzuli, salaketa jarri zuen desagertutakoaren familiak.

Araudi bat proposatu dute Hondarribian alardea berriz «publikoa» izateko

Hondarribiko EH Bilduko lantalde feministak landu du. Egungo gizartearen «beharretara» egokituta dago. Desfilean inor ezin dela «diskriminatu» argi zehaztu dute, alarde «mistoa» aurki lortze aldera.

Arantxa Iraola-Berria

"Izan ginena gogoratuz, egun garena eta izango garena aldarrikatuko dugu"

Egun handia da gaur Jaizkibel konpainiarentzat: 25. urteurrena ospatzen ari dira, jai giroan, Loratzen izena jarri dioten jaialdian.

Jaizkibel konpainia oihana etxebarrieta

"Herriko hogeita bigarren konpainia garela, hemen gaudela eta bizirik gaudela” ospatuko du Jaizkibelek

Konpainiaren 25. urteurrena ospatzeko, Loratzen izeneko eguna ospatuko du Jaizkibelek datorren hilaren 22an (larunbata da). Egun osoko egitaraua prestatu dute, askotariko jarduera eta ekitaldiekin.

Guztion Alardea: "Hondarribiko Alardea berreskuratu behar dugu"

Herri plataformak Alarde Fundazioaren ikuspuntuari kritika egin dio, eta udaletxeari erantzukizun zuzena esleitu dio.

[Erreportajea] Hiriaren historia munduko mapan kokatzeko harrobiak

Aranzadi Zientzia Elkarteak Jaizkibelen 25 bat errotarri harrobi topatu zituela jakinarazi berri du. Udalaren babesarekin ikerketa jarraituko dute, harrien bidea zein zen ezagutzeko.

Zazpi errotarri harrobi topatu ditu Aranzadik Jaizkibelen

Errotarri horiek nora eramaten zituzten jakin nahi du orain ikerketa taldeak, eta udalak azterketarekin jarraitzeko babesa erakutsi dio taldeari.

Jaizkibelgo ondare arkeologikoetan eragindako kalteak neurtu nahi ditu Abotsanitzek

Aldundiak egin zituen lan horiek abenduan, landaredi mozketa helburu zutenak. Gertatu zenaren espedientea galdegin du Abotsanitzek, hurrengo urratsa zein izango den erabakitzeko.

'Jaizkibel Amaharri' liburuaren aurkezpena Olagarron

Jaizkibel Amaharri liburu mapa aurkeztuko dute gaur, asteazkena, Hondarribiko Olagarro elkartean, 19:30ean.

admin

Labetxuko altxorrak

Mikel Arrizabalaga eta Maite Fernandez mendizaleek Jaizkibelgo itsas labarretan hartutako irudien bideo erreportaje txikia publikatu du Berriako Ibilkari mendiko atalak. http://youtu.be/Wjaf_sooOsU

admin

Urari eskatu diote Jazkibelen ur ponpaketa gehiago ez baimentzeko

Jaizkibel Mendia Babes Dezagun (JMBD) eta Eguzki taldeek Jaizkibelgo urak xurgatzeko baimena ematen duen ebazpena berriro aztertzeko eskatu diote Ura erakundeari. 2010eko ebazpenean azaltzen denez, Txinzerrek mendiko lur azpitik 2,4 Hektometro kubo ponpatzeko baimena du San Antongo urtegiaren maila udan %80 jaisten bada.

admin

Mertxe Urteaga: "Argumentu guztiak ditugu beste kanpaina bat egiteko"

Hilaren 8an hiru miaketa egin zituen HONDAE elkarteak Jaizkibel mendian, ustez, Ptolomeo geografoak II. mendean Afroditaren tenplua kokatu zuen eremuan. Hiru miaketa txiki egin zituzten baina eraikin handi baten arrastoak aurkitu zituzten. Urteagak eraikin handia dela eta Karlistada garaiko defentsa lerroarekin zerikusirik ez duela nabarmendu du. HITZA bertan izan zen HONDAEko kideekin batera eta bihar kontaketa egingo du papereko edizioan.

admin
Gehiago