Datorren astelehenean hasi (hilak 12) eta ostiralera bitartean, hainbat hitzaldi izango dira Antxon, Jaizkibel Mendi Taldearen eskutik. Izan ere, beste urte batez, Mendi Astea antolatu du. Hitzaldi guztiak 20:00etan izango dira kultur etxean.
Hitzaldi horietan Euskal Herriko mendietan eta nazioartean izandako bizipenak ikus ahal izango dira, baita zenbait lan ere.
Horrez gain, bost egun horietan, bazkide eta mendizaleen argazki erakusketa ikusi ahal izango da, eta 18:00etatik aurrera ikus ahal izango da.
[box]
Hitzaldiak
Astelehena, hilak 12
- Katmandu eta Solu-Khumbu ikus-entzunezkoa, Mila Gallastegi eta Asier Aranzabalekin.
Asteartea, hilak 13
- Nafarroako Erresumaren Gazteluak, Iñaki Sagredoren eskutik.
Asteazkena, hilak 14
- Antiguos trenes de Gipuzkoa, Pedro Perez Amutxastegiren lana.
Osteguna, hilak 15
- Algeria eta Senegaleko bizipenak.
Ostirala, hilak 16
- Xiberuko itzulia ikus-entzunezkoa, Jaizkibel mendizale taldearen eskutik.
[/box]
Orientazio martxa
Mendizale elkarteak jakinarazi duenez, dagoeneko izena eman daiteke ekainaren 1ean, Aiako Harrian egingo duten orientazio martxarako. Partaideek balizak aurkitu beharko dituzte. Horretarako, mapa, iparrorratza eta sena bakarrik erabili ahal izango dituzte.
Izena emateko webgune honen bidez egin daiteke:
zirkuitua.com.
Probaren amaieran bazkaria egingo dute Oiartzungo jatetxe batean. Ez dute zehaztu zein izango den.