Jaizkibelgo formazioetako batzuk
Hondarribiko Euskara Zerbitzuko Mintzalaguna egitasmoak Jaizkibelgo Kostaldean barrena mendi ibilaldia antolatu du hilaren 29rako, larunbaterako. Mendiaz gozatzeaz gain, bertan dauden formazio geologiko bereziak ikusteko asmoa dute. Ekitaldi irekia da, Mintzalaguna programan parte hartzen ez dutenek ere eman dezakete izena.
Goizeko zortzietan hasiko da ibilaldia, Jaizkibelgo paradorreko aparkalekuan. Ibilbidearen iraupena gutxi gora behera lau ordukoa izango da, geldiunean kontuan hartu gabe. Honako ibilbidea proposatzen dute: Labetxu-Erentzin-Biosnar-Marla-Justiz.
Hilaren 27a baino lehen eman behar da izena, 688 86 53 98 telefonora deituz edo
Mintzalagunako korreora idatziz. Euskara Zerbitzuak esan du eguraldi txarrarekin ez dela egingo.