Hilik aurkitu dute Jaizkibelen desagertu zen mendizalea

Arratsaldeko lehen orduan aurkitu dute Larrialdi Zerbitzuek desagertutako errenteriarraren gorpua.

Larrialdi Zerbitzuak, Jaizkibelen bilaketa lanean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du gaur arratsaldeko lehen orduan, Jaizkibel mendian desagertutako pertsonaren gorpua aurkitu dutela Larrialdi Zerbitzuek. Astearte arratsetik izan dira haren bila.

Gorpua Gipuzkoako hiriburuko Auzitegiko Patologia Zerbitzura eramango dute autopsia egiteko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.