Iniziatiba politikoari bultzada emateko pertsonen bila irtengo da kalera, eta euren oinarri politikoak biltzen dituen manifestua sinatzeko aukera egongo da. Manifestua sinatzeak iniziatiba politikoan parte hartzeko eta kolaboratzeko "ateak irekiak" utziko dituela adierazi dute. Horrela, hiru mahai jarriko dituzte hiru auzotan.
Nafarroa etorbide osoa, Lartzabaldik Iztietaraino, itxita egongo da 09:30etik 13:30era. Horregatik, hainbat aldaketa izango dira etorbide horren inguruko auzoetan.
Aurten Iztieta pasealekuko aparkalekuak erregulatzea erabaki du udalak, “auzo horretan autorik gehien ibiltzen den garaian”. Gainera paseo horretako jendearentzako gunea egunez ibilgailuak har ez dezaten soilik gauez aparkatzen utziko dute. Honakoak izango dira ordutegiak: abenduaren 24ko 19:00etatik 25eko 19:00etara; abenduaren 31ko 19:00etatik urtarrilaren 1eko 19:00etara; eta urtarrilaren 6an: 07:00etatik 19:00etara.
Asteburura aurreratu dute hainbat auzotan San Tomas Eguneko ospakizunak, eta Iztietan ere gauza bera egingo dute. Auzo horren kasuan, igandean izango da jaia. Baserriko produktuen erakusketa, talogileak, txosna, eta txistorra pintxo nahiz ogitartekoak ...
Eureka gazte lokalean prestatu dute askaria
Pinturas Iztieta saltokiak berriro egin du deialdia, dagoeneko hamazazpigarrenez, antolatzen duen pintura lehiaketan parte hartzeko. Dagoeneko aurkez daitezke lehiarako lanak hilaren 15era bitartean. Ohi bezala, haur, gazte zein helduei zuzenduta dago ...