Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Txakur kaken gaineko kanpaina jarri dute martxan Iztietan

admin
Bidasoa
2014/03/21
Informazio kartelak eta kakak uzteko edukiontziak jarri dituzte Iztietan, txakur kaken harira. Kanpaina bat martxan jarri dute udalak eta Iztietako auzo elkarteak arazo horri irtenbide bat emate aldera. Igande honetan, hilak 23, hasiko da kanpaina ofizialki, eta bi astez luzatuko da. Luisma Diez Hirigintza zinegotziak azaldu duenez, helburua txakurren jabeak eta txakurri ez dituzten herritarrak ere arazo horren gainean kontzientziatzea da, eta baita udala ere gai horrekin kezkatuta eta inplikatuta dagoela ere ezagutaraztea. Horrez gain, auzo udaltzainak ere adiago egongo direla jakinarazi dute, eta isunak ere jar ditzaketela. Izan ere, auzo batzarretan egindako bileretan gai hori izan da errepikatuena, baita Iztietan, bertako auzo elkarteko kide diren Maite Salvador eta Jose Luis Salvadorrek gogorarazi dutenez. Diezek arabera, inguruan aritu dira ereduak begiratzen herrian aplikatu ahal izateko, baina egokirik topatu ez dutenez, Europari begira jarri dira, eta han batik bat kontzientziazioaren alde egin dutela adierazi du. Hiru kideek berretsi dute ez dela txakurren jabeen kontrako kanpaina, baizik eta gauzak ongi egiten ez dituztenak kontzientziatzekoa baizik. Benetako arazoa dela esan du Diezek, eta higiene eta osasun publikoa kaltetzen duela. Kontziente direla esan du jabe askok kakak jasotzen dituztela, baina kontuan izanda Errenteria-Oreretan 3.000 txakur daudela, eta horiek hilabetean 9.000 kilo kaka sortzen dituztela, ehuneko kopuru txiki batek ere bere lana ondo egiten ez badu, kopuru handiak pilatzen direla ohartarazi du. Diezek ere gogorarazi du nahiz eta uste zabaldua den, txakurren gorotzak ez direla organikoa, eta horrenbestez ez dela lorategietan egokian. Kontrakoa, infekzioak sor ditzakeela. Kartelak Lau kartel mota jarriko dituzte herrian: Hori ez kaka, Kaka zapaldu dut, Puaj eta Aiiii mezuekin. Zazpi edukiontzi ere jarri dituzte auzoan zehar; gorriak dira eta tapatuta daude. Horrez gain, taberna eta komertzioetan kartelak itsatsi dituzte, eta triptiko bat ere banatuko diete txakurren jabeei informazio osatuarekin. Igande honetan, bi ekitaldi egingo dituzte. 12:00etan txakurkros lasterketa (bakarrik erakusketa, ez lehiakorra) izango da bidegorritik, eta jarraian, 13:00etan, txakurren erakusketa. Hor asmoa da auzotarren euren txakurra erakustea, eta bukaeran, kanpainaren gaineko informazioa emango diete. Horrez gain, poltsa biodegradagarriak eta opari txiki bat ere jasoko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabalduko dute gaur Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.