Sute batek etxebizitza eraikin bateko bizilagunak aterarazi ditu, Iztietan

Sutea gaueko 00:30 inguruan izan da, Iztieta pasealekuko etxebizitza batean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ondorioz, bizilagunak etxetik aterarazi egin behar izan dituzte ertzainek. Bosgarren solairuan izan da sutea, eta seigarren pisuan bizi direnak suhiltzaileek atera behar izan dituzte eskailera bitartez. 01:45 inguruan itzali dute sua, eta bizilagunak etxera bueltatu ahal izan dira, sutea izan den etxekoak salbu. Ez da kalte pertsonalik egon.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.