San Tomaseko feria larunbatean izango da Iztietan
Errenteria-Oreretako San Tomas azoka nagusia hurrengo larunbatean, hilak 21 izango da, baina aurreratu denik ere bada. Esate baterako, Iztietan. Izan ere, igandea honetan, hilak 15, egingo dute azoka.
Diputazio plaza prestatuko dute horretarako. Hala, egun osoan zehar, baratzeko produktuen erakusketa, taloak, txistorra pintxoak eta euskal musika ez dira faltako.
Ekitaldia Iztieta-Ondartxoko Gurekin auzo elkarteak antolatu du.