Asteazkenean hasiko dira Iztietako jaiak txupinazoarekin

Asteazkenetik igandera bitartean luzatuko dira Iztietako jaiak. Txupina jaurtitakoan hasiko da festa, eta ekitaldi garrantzitsuenak asteburuan bilduko dira: tortilla, toka eta arrantza txapelketak, krosa, dantza, danborrada… Asteazkenean, txupinazoaren ondoren, guatekea izango da. Hurrengo egunean, berriz, auzo bazkaria Batasuna elkartean. Aurretik, izena eman behar da Batasuna elkartean. [box]

Egitaraua

Gaur, asteartea
  • 19:30: Ibaiertz eta Illumbe abesbatzen emanaldia, San Jose parrokian.
Bihar, asteazkena
  • 20:00: Txupinazoa, eta ondoren, poteoa trikitixarekin.
  • 23:00: Guateka, Diputazio plazan.
Etzi, osteguna
  • 10:00: Trikitixekin diana, auzoko kaleetatik.
  • 11:00: Amulleta kofradiaren emanaldia, auzoko kaleetatik.
  • 12:00: Meza, San Jose Parrokian.
  • 14:00: Auzo bazkaria, Batasuna elkartean. Izena aurretik eman behar da elkartean bertan.
  • 16:00: Jolasak eta tailerrak haurrentzat, Diputazio plazan.
  • 17:00-19:00: Mundo animadoren ibilbidea, eta gero, emanaldia, Diputazio plazan.
  • Jarraian: Txokolatea, haurrentzat.
Larunbata, maiatzak 3
  • 11:00: Hobby Cars elkartearen trenen maketen erakustaldia, Diputazio plazan.
  • 12:00: Motor handien erakutaldi eta paseoak Lagartija taldearen eskutik.
  • 12:00: Tortilla txapelketa, Donostia kalean.
  • 13:00: Toka txapelketa, Hondarribia kalean.
  • 16:00-19:00: Arrantza txapelketa, Iztieta pasealekuan, Gurekin elkartearen ondoan.
  • 16:00-19:00: Haurrentzako jolas eta tailerrak, Diputazio plazan.
  • 18:00: Krosa
  • 19:00: Karate, capoeira eta Aikido erakutaldia, Saioa gimnasioan antolatuta.
  • 23:00: Eureka taldearen emanaldia, Diputazio plazan.
Igandea, maiatzak 4
  • 09:00: Diana, Udal Txistulari Bandarekin, auzoko kaleetan.
  • 11:00: Hobby Cars elkartearen trenen maketen erakustaldia, Diputazio plazan.
  • 12:00: Batasuna elkartearen danborrada, auzoko kaleetan.
  • 16:00: Haur jolasak eta tailerrak, Diputazio plazan.
  • 18:30: Jaien amaiera, Furiusek antolatuta.
  • 21:00: Jaien amaierako traka, Lezoko zubitik Iztieta pasealekura.
[/box]        
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.