Maiatzaren 10etik 12ra emakumeen Euskal Herriko Itzulia lehiatuko da. Hirugarren etapa Donostian hasi eta bukatuko da, eta tropelak Oarso Bidasoko sei udalerriak zeharkatuko ditu.
Itzulia Irunen hasi zenetik egun batzuk igarota "balorazio positiboa" egin du udalak.
Irunek Euskal Herriko Itzuliaren hasiera jasoko du apirilaren 1ean hamar kilometroko hiri erlojupeko batekin, eta lehen etaparen ibilbidea Juanma Garatek diseinatu du. Irundarra, gainera, lasterketan izango da Education First taldeko zuzendari lanetan.
Hilaren 27tik apirilaren 2ra kale batzuetan ezingo da kotxea mugitu. Aldi berean, TAO txartela dutenek ere aldaketa izango dute, eta edukiontzi batzuk lekualdatuko dira.
Itzulia Basque Country lasterketa Irunen hasiko da apirilaren 1ean, Pazko asteko astelehenean: 10 kilometroko hiri erlojupekoa osatuko dute txirrindulariek. Bigarren etapa ere Irundik irtengo da. Goi mailako txirrindularitza Irunen lurreratuko da bi egunez.
Txirrindularitza lasterketaren 63. ekitaldia 2024ko apirilaren 1etik 6ra izango da, eta lehen bi etapetan Irun izango da protagonista. Lehen etapan 10 kilometroko erlojupekoa osatuko dute txirrindulariek Irunen, eta bigarren etapa ere hiritik aterako da.
Igandean izango da hirugarren eta azken etapa, eta Donostia izango du abiapuntu eta helmuga. Jaizkibel eta Gurutze igoko dituzte txirrindulariek.
Maiatzaren 13tik 15era egingo dute, estreinakoz, Itzulia Women. Azken etapaz zuzenean gozatzeko aukera izango dute Oarsoaldeko eta Bidasoko kirolzaleek.
Neil Stephensek zuzentzen duen Bahrain Victorius taldeak bizikleta zuri bat eraman zuen atzo autoan, Itzuliko lehen etapan.
Herritik pasa da Itzuliaren lehen etapa eta bukaera aldera gerturatu da jendea batez ere txirrindulariak animatzera. Kalean entzuten zen garaile izateko aukera asko zituena zela Roglic, eta hala izan da 09:48 denbora eginez.
Emakumezkoen Itzuliaren hirugarren eta azken etapak trafiko aldaketak eragingo ditu. Hondarribira Lezotik helduko dira.
Kasuan kasu, hilaren 25etik edo hilaren 31tik aurrera Itzuliaren ibilbidean dauden edukiontziak lekuz mugituko dituzte.
'Irunen barne' deituriko kanpainarekin, kirolaz harago doan festarekin bat egiteko deia egin nahi dute. Irun atontzeko ehun banderola ere jarri dituzte.
Ostegunean helduko dira txirrindulariak, arratsaldez. Zeharkatuko dituzten kale guztiak itxiko dituzte, puntualki.
Apirilaren 4ean abiatuko da txirrindularitza lehiaketa klasiko hau.
Euskal Herriko Itzuliaren bosgarren etapa eguerdiko 13:15ean aterako da Hondarribitik. Gi-636 errepidea hartu, eta Oarsoaldearantz joango da.
Itzulia birritan igaroko da, gaur, Irundik, eta trafikoari eragiten dioten neurriak martxan izango dira 16:00etatik 18:00etara arte.
Azantza herritik irten eta Etxauriko harkaitzetatik igoko dira mendizaleak, bisitatuko duten lehengo ermitaraino. Ondoren Santa Lucia eta Larreaundi ermitak bisitatuko dituzte, denak aurreikusi duten mendu ibilaldiaren zeharkaldian zehar. Beraskoain herrian bukatuko dute ibilaldia.Guztira, 13 kilometro osatuko dituzte. Interesdunek Jaizkibel elkartearen egoitzan eman dezakete izena, asteazken edota ostiraletan, 20:00etatik 22:00etara. Informazio gehiago www.jaizkibelmt.tk helbidean topa daiteke edota 943 514 700 telefono zenbakira deituta. Irteera hilaren 9an izango da.
Ostiralean, hilaren 6an, Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia Irundik pasako da, gutxi gorabehera eguerdiko ordubatetan. Behobiatik sartuko dira txirrindulariak, eta saihesbidetik (Gi-636) Zubimuxuko biribilguneraino joango dira; han Letxunborro etorbi...