Irun eta Hondarribiko hotel establezimenduek %96ko okupazioa gainditu dute eta turismo bulegoek 1.308 bisita jaso dituzte orotara.
Bidasoko hotelek iazko aurreikuspenak hobetzea espero dute, hau da, iazko uztailean eta abuztuan izandako datu onak gainditzeko bidean daude. Bidasoko Hitza.
Iazko uztailarekin alderatua, 8 puntu igo da okupazioa aurten. Dena den, "urte arraroa" izaten ari dela ondorioztatu dute zenbait hotelek.
Iazko epe berean baino 4 puntu altuagokoa izan da aurtengo okupazioa Irunen. Bisitariek 2 gau igaro dituzte, batez beste, hirian.
Ostalariek Covid-19ari aurre egiteko jarrera oso arduratsua izan dute, eta gehienek begi onez ikusi dituzte hartutako neurriak. Baina ohartarazi dute laguntzak eta kalte-ordainak azkar eman ezean, lanpostu asko kolokan egon daitezkeela.
Ficoba erakustazokan egiten dituzten ekitaldien eta hotelek duten erreserba igoeren artean harremana badagoela baieztatu dute.