Hezkuntza Plazara iniziatibak salatu duenez, arazoak izan dituzte ikasturte hasiera honetan Irungo zenbait ikastetxetan, eta hiru hutsune nagusi zerrendatu: ordezko irakasleen falta, azpiegituretan arazoak, eta karpak oraindik instalatu ez izana.
Hezkuntza Plazara iniziatibak hiru arazo salatu ditu: irakasle falta, instalazio arazoak eta COVID-19arekin jartzekoak ziren karpak oraindik ez muntatu izana.
Diagnosiaren ondorioen berri emateko ekitaldia burutu dute mugimenduko kideek gaur arratsaldean San Juan plazan; hamarnaka lagunek parte hartu dute aurkezpenean.
Egunotan Haurreskolak Partzuergoko langileen grebarekin bat egin zuten atzo hamarka irundarrek. Guraso, irakasle eta ikasle ugari bildu ziren San Juan plazan.
Hiriko ikastetxeetako guraso, ikasle, irakasle eta bestelako langileek babes bideo bat osatu dute. «Hezkuntzak bizi duen egoera larria eta administrazioaren utzikeria» salatuko dute gaur, San Juan plazan.
Hezkuntza Plazara dinamikaren baitan, Irungo ikastetxeetako ikasle, irakasle, garbitzaile, jangelako begirale eta atezainak kalera atera dira gaur, «kalitatezko hezkuntza segurua» exijitzeko.
Azken asteotan Irungo ikastetxe ugari bildu dira Hezkuntza Plazara dinamikaren baitan, hezkuntzaren egoerarekin kezkati. Kaleak hartuko dituzte etzi, «Euskal Herrian hezkuntza sistema aurreratua» exijitzeko.