Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Galeria] Orotarikoak izan dira Hezkuntza Plazara dinamikak ezagutaraziko ondorioak

Diagnosiaren ondorioen berri emateko ekitaldia burutu dute mugimenduko kideek gaur arratsaldean San Juan plazan; hamarnaka lagunek parte hartu dute aurkezpenean.

Hezkuntza Plazara dinamikak diagnosiaren ondorioak aurkeztu ditu. Hezkuntza Plazara dinamikak diagnosiaren ondorioak aurkeztu ditu.
Rebeka Ruiz
Irun
2021/06/12

Ekitaldia burutu du Hezkuntza Plazara dinamikak gaur arratsaldean San Juan plazan. Irungo hezkuntzak bizi duen egoerarekin kezka partekatu dute bertan bildutako hamarnaka lagunek. Abenduan lehen bilkura egin zutenetik orain arte landutako diangonisaren ondorioak ezagutaraztea izan da ekitaldiaren helburua.

Eneko Sanchezek eta Aitziber Ubegunek aurkeztu dute hitzordua. “Abenduaren 19an egin genuen moduan, hemen gaude berriz ere.  Lehen aldiz Irungo hezkuntza komunitateak duen indarra eta beharra erakutsi genuen, eta ordutik, komunitatea saretzeko lanean jarraitu dugu”, adierazi du Sanchezek. Ubegunek, bere aldetik, “haurren egoera, familiena, langileena, ikasleena eta irakasleena kontuan hartuta” aurrera eraman dutela diagnostikoa erantsi du.

Joseba Ibarguren irakasleak hartu du hitza ondoren. “Gure egoera zehatzago ezagutzea eta gure behar eta aldarrikapenak modu argi batean zerrendatzea” izan dela azterlanaren xedea esan du irakasleak, baita ia mila lagunek parte hartu dutela azaldu ere.

Agerian geratutako ahuleziak eta beharrak
Ainara Lopez amak, Oihan Susperregi Pio Baroja institutuko ikasleak eta Naroa Metaberri jangelako langileak euren inpresioak azaldu dituzte banan-banan. Lehenaren arabera, ondorio nagusietako bat “ardura gehiegi jarri dela familiengan eta langileengan” izan da. Era berean, administrazioaren “planifikazio ezak” eta “ezjakintasunak” 2020-2021 ikasturte hasieratik “ezinegona” eta “bakardadea” eragin diela deitoratu du.

Horrez gain, hartutako neurriei “desegoki” iritzi die Lopezek, ez baitira ikastetxe bakoitzari egokitu, ezta ikasleen “osasun fisiko eta emozionalari” ere. Ildo horretan, “ikasleen eta familien eskubideak bermatzen duen kontziliazio eredua” aldarrikatu du gurasoak, “kontziliazio hori ahalbidetzen duten zerbitzuak egokituz”.

Oihan Susperregi Pio Baroja institutuko ikaslearen txanda iritsi da ondoren. Baliabideak, administrazioa eta irakasle zein ikastetxeei gaineko ondorioak azaldu ditu gazteak. “Baliabideei dagokienez, urtean zehar ez dugula bitarteko nahikorik izan ondorioztatzen dugu”, hasi da Susperregi. Administrazioaren kasuan, ikastetxeak ez direla “tokian tokiko errealitatera egokitu” eta gainera, “udalak hartutako neurriak eskasak eta aurreikuspenik gabekoak” izan direla adierazi du. Areago, “kasu askotan, guraso elkarteen presioari esker bideratu dira”.

Hala, azpiegituren “berrantolaketa” eta “espazio berriak sortzeko berebiziko premia” nabarmendu du, “udal instalazioak hezkuntzaren eskura jarriz, esaterako”. Azkenik, irakasle eta ikastetxeen esparruan, baliabide erabileraren inguruan hausnartu beharra dagoela uste du, baita iraksleen prestakuntza eguneratzeaz ere, “informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) eta teknologia berriei dagokienez behinik behin”.

Naroa Mentaberri jangelako langileak azaldu ditu txostenean bildutako azken inpresioak. Ikasle guztien inklusioa “ezinbestekoa” jo du langileak, baita “eskolaren txertaketa auzoa eta naturarekin” ere. Mentaberrik, ratioen jaitsiera eta kontratazioen areagotze eta egonkortzea aldarrikatu ditu, familien eta ikastetxeen arteko komunikazioa areagotzea, eta euskararen erabilera sustatzea bezala.

Ubegunek eta Sanchezek diagnostikoaren entrega sinbolikoa egin diote udal agintarie txostena udaletxeko atarian utziz. Datorren ikasturtera begira, kezka adierazi dute, eta lanean jarraituko dutela erantsi: “Gure lana hasi besterik ez da egin”.

Ondokoa da ekitaldian bildutako argazki sorta.

Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara
Hezkuntza Plazara

 

Erlazionatutako edukia[Erreportajea] Hezkuntza komunitateak saretzen jarraitzen du IrunenHezkuntzaren gaineko diagnostikoan ateratako ondorioak aztertzeko konpromisoa hartu du udalakIrungo hezkuntzaren gaineko diagnostikoa egin du Hezkuntza Plazara egitasmoak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Kultura, Gipuzkoa

Erresuma Batuko The Epiphoni Consort abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak eraikiko ditu Martuteneko kartzelako lurretan egitekoak diren laurehun etxeak

Gipuzkoa, Kultura

‘Noraeza eta bidea’ izeneko erakusketa eta bi artista liburu aurkeztu dituzte Oiartzunen

Kultura, Gipuzkoa

Patxi Goenaga hizkuntzalaria hil da

Gipuzkoa, Euskal Herria

Salatu dute Azorak Donostian hutsik dituen etxeetako batzuk legez kanpoko pisu turistikoak direla

Kultura, Gipuzkoa

Gaur hasiko da Booktegi jaialdia, «literatura zentzu zabalean ospatzeko»

Gipuzkoa, Ekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundiak %10 handituko du aurrekontua, 1.433 milioi euroraino

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.