Haize bolarek sortutako kalteak izan dira gehien bat: lurrera eroritako teila zatiak, kalea oztopatzen zuen zuhaitz bat, tokiz mugitutako kontenedoreak...
Udaltzaingoak eta Babes Zibilak 100dik gora telefono dei jaso dituzte, eta zenbait gunetan, haizeak orduko 160 kilometroko abiadura gainditu du.
Atzoko haize indartsuak zenbat zuhaitz botatzeaz gain, EAko egoitzan bi kartel erraldoiren erorketa eragin zuen.
Abisu horia eman dute gaurtik haizeagatik eta olatu handiengatik. Haizea hegotik hego-mendebaldera aldatuko da, Atlantikotik datorren denboalearen eraginez.
Blues eta funk doinuak eramango ditu etzi, The Romanticos talde tolosarrak Haizea tabernara. Kontzertua ikusteaz gain, CD berria erosteko aukera ere izango da. Kontzertua, 22:30ean hasiko da, eta dohainik da. Hirukotea 2009an hasi zen martxan, eta blues eta musika afroamerikarraren aldeko apustua egin zuten. Iker Piris da abeslaria eta gitarrista, Xabier Barrenetxea baxu jotzailea eta Hilario Rodeiro bateria jotzailea. Paul San Martinek ere kolaboratzen du tarteka pianoa jotzen.
Bihar gauean musikarik ez da faltako Zumardian dagoen Haizea tabernan. Bi talde igoko dira taula gainera, eta pop-rock doinuak joko dituzte: AOD eta Melmac. Kontzertua gauez izango da, 23:00etatik aurrera.
Gaueko 21:00eatik 00:00etara aurreikusi dute haize bolada handiak eta ondorioak saihesteko neurri batzuk zabaldu ditu Udaltzaingoak.
Zuhaitz ugari bota ditu haizeak, eta hiriko zenbait eraikin eta kartelek ere kalteak jasan dituzte.
Haize bolada handiak espero dira datozen orduetan Bidasoan, eta euri asko.
Haizea tabernan kontzertua antolatu dute gaur gauerako. 23:00etatik aurrera bi talde ariko dira taula gainean, Trash Metal Gaueko protagonista gisa: Plowshare (Lleida, Herrialde Katalanak) eta Hilotz (Lasarte-Oria). Sarrera doan da.