
Hondarribiko Arraun Elkarteak urteroko bedeinkapen eguna ospatuko du larunbatean. 12:15ean abiatuko dira elkartearen instalazioetatik.
![2021 denboraldiko eskifaien aurkezpena egin du arraun elkarteak [Irudia: HAE].](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2021/06/arraun-900x486.jpg)
San Joan bezperarekin batera aurkeztu ditu kirol klubak A, B eta emakumeen traineruak; Guadalupeko santutegian antolatutako ekitaldian burutu dute aurkezpena.

Sevillan, Euskal Herriko bigarren talde onena izan zen Hondarribia, Irungo Santiagotarraken atzetik. Bihar, aulki mugikorrari buruzko erreportaje luze bat argitaratuko du Oarso Bidasoko HITZA-k, papereko edizioan.

Trintxerpekoek lehia polita burutu dute Ondarroarekin eta ohorezko txandako bi taldek baino denbora hobea egin dute; San Pedro B ez da fin ibili eta azkenaurreko tokian sartu da. KAE2n, Hondarribia hirugarren geratu da asteburuko bi estropadetan eta Hibaikak bosgarren postua lortu du Santurtzin.

Espainiako Haur eta Kadete mailetako Espainiako Txapelketa egingo dute asteburuan Sevillan eta Hondarribiak eta Santiagotarrakek 23 ontzirekin parte hartuko dute. Bi klubetako nagusiek eta gazteek zilarrezko domina bat eta brontzezko bost lortu zituzten duela bi aste Banyolesko urtegian eta Borja Portos 23z azpiko Espainiako selekzioarekin kontzentratuta dago.

Hondarribia Arraun Elkarteak urrezko zazpi domina, zilarrezko 11 eta brontzezko beste hiru lortu zituen larunbatean Orion egin zen Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Txapelketan. Lurraldeko ligako azken jardunaldia ere izan zen.

Denboraldiko azken proba izango da. Aurreko asteburuan bederatzi domina eskuratu zituzten Euskadiko Txapelketan.