Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Zumaiak irabazi du Pasaiako bandera eta Illunbe 4. izan da

Trintxerpekoek lehia polita burutu dute Ondarroarekin eta ohorezko txandako bi taldek baino denbora hobea egin dute; San Pedro B ez da fin ibili eta azkenaurreko tokian sartu da. KAE2n, Hondarribia hirugarren geratu da asteburuko bi estropadetan eta Hibaikak bosgarren postua lortu du Santurtzin.

admin
Bidasoa
2014/07/07
Illunbe eta Ondarroa, lehen ziabogan maniobra egiten

Illunbe eta Ondarroa, lehen ziabogan maniobra egiten

Zumaiak irabazi zuen larunbatean San Pedro Arraun Elkarteak antolatutako Pasaiako XXX. Ikurrina, KAE1eko Ligako hirugarren proba. Joan den asteburuan Elantxoben gertatu bezala, Zumaiako Telmo Deun trainerua izan zen indartsuena San Pedroko uretan, baina ozta-ozta nagusitu zen, 32 ehuneneko atera baitzizkion bigarrenari, Getariari. Hirugarren tokian Ondarroa sartu zen, bigarren txandan nagusitu eta gero. Illunbek lehia polita burutu zuen bizkaitarrekin eta, ezustean, ohorezko txandako Lekittarra eta Elantxoberen aurretik bukatu zuten estropada, laugarren tokian. Emaitza horri esker, Elantxoberekin berdindu eta sailkapen orokorrean bosgarren jarri dira Trintxerpekoak.
San Pedrok ez zuen disfrutatu etxean

San Pedrok ez zuen disfrutatu etxean

San Pedro elkarteko bigarren ontziak ez zuen etxean bere egunik onena eduki, eta orain arteko emaitza kaskarrena egin zuten, hamaikagarren postua, Castroren aurretik. Lehen ziabogaraino borroka polita izan zuten Santoñarekin eta elkarrekin egin zuten maniobra, baina hortik aurrera sasoi falta nabaritu zitzaien. Denboraldia hasi berria da eta aukera gehiago izango dituzte emaitza hobeak lortzeko. Hurrengo asteburuan estropada bakarra jokatuko dute KAE Ligako lehen multzoko ontziek, Donostian. Larunbatean izango da eta helburu desberdina izango dute Pasaiako bi ontziek. Illunbek erakutsi nahiko du San Pedron geratutakoa ez zela kasualitatea izan; San Pedro B, aldiz, disfrutatzera irtengo da eta, ahal bada, bere txanda irabaztera.

KAE2 Ligan, Zarautz nagusi

KAEko 2. multzoan bi estropada antolatuak zeuden astebururako, Santurtzin eta Plentzian, eta bietan emaitza bera izan da lehen hiru postuetan. Zarautzek irabazi ditu asteburuko bi probak, hurrenez hurren, Deusto-Bilbao eta Hondarribia Bren aurretik. Ligako lehen bi estropadak ziren eta, hortaz, Zarautz da KAE2ko lehen liderra. Santurtzin aise nagusitu ziren zarauztarrak, bigarrena baino 28 segundo lehenago helmugara iritsita; Hondarribiak Deustok baino bi segundo gehiago behar izan zituen estropada burutzeko. Hibaika oso ondo lehiatu zen larunbatean eta bosgarren postuan sailkatu zen, laugarren Getxotik segundo bakar batera. Igandean Areetako XVII. Bandera zegoen jokoan eta Zarautzek irabazi zuen, bezperan bezala, baina aurkariei tarte txikiagoa aterata. Hiru segundo atzerago sartu zen Deusto eta zazpira Hondarribia. Hibaikak ez zuen larunbateko arraunketa aurkitu eta 10. tokian iritsi ziren helmugara, irabazlearengandik minutu eta erdira. Datorren asteburuan KAE2 Ligako beste bi estropada jokatuko dituzte, larunbatean Donostian, eta igandean, Hibaikak antolatutakoa Pasaian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.