
Aulki mugikorreko nagusien zortzikoa
Hondarribia Arraun Elkartea (HAE) 2013ko arraun talde onena izan zen 2013an, atzo Espainiako Arraunketa Federazioak hartutako erabakiaren arabera. Iaz arraunean nabarmendu ziren kirolari eta taldeek jasoko dituzten sariak aukeratu zituen federazioak atzo eta HAE ageri da talde onena bezala. Hondarribiko taldea da 2013an lortutako emaitzengatik saria jasoko duen euskal ordezkari bakarra.
2013ko Espainiako Arraunketa Sariak
- 2013ko taldeari saria: Hondarribia Arraun Elkartea.
- 2013ko beteranoari saria: Pedro Arevalo.
- Kirol ibilbideari Pedro Abreu Saria: Manuel Cañadas.
- 2013ko entrenatzaileari saria: David Cifuentes.
- 2013ko federazio autonomikoari saria: Andaluziako Arraunketa Federazioa.
- 2013ko babesleari saria: Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa.
- 2013ko epaileari saria: Jose Luis Vazquez de la Torre.
- 2013ko mailari saria: Pau Vela Maggi eta Alexander Sigurbjönsson Benet.
- 2013ko etorkizun handiko kirolariari saria: Laura Monteso eta Mireia Ros; Pau Franquet eta Ruben Padilla.