Hondarribia eta Santiagotarrak aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketara
Bizkaian egingo dute aurten Euskadiko aulki mugikorreko Txapelketa. Larunbatean izango da, Nerbioi ibaian. Mareen arabera zehaztu dute ordutegia eta lehen ontziak 10:30ean abiatuko dira. Eskualdetik, Hondarribia Arraun Elkartea eta Irungo Santiagotarrak dominen bila joango dira Bilbo aldera, joan den asteburuan Oriok erakutsitako nagusitasunari aurre egiteko asmoz, beste aurkarien artean. Orotara, 300 kirolari inguru lehiatuko dira aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketan.