
2025eko datuak jaso dituzte, eta guztira 19 segundo inguruko 91.101 dei jaso zituen zerbitzuak iaz, azken urteotako batazbestekoaren gainetik.

Landare aldaketak egiten hasi dira, eta Ibarlako mintegian hazitako 38.618 landareetatik, 25.617 jarriko dituzte kalean.

Aurrera egiteko gaitasunak azaldu behar direla entzuten dugu maiz; bizitzaren arlo guztietarako balio omen du horrek, baina ekonomiaz jarduten dutenek krisi garaian behin eta berriz errepikatzen duten mezua da. Atzo esaera hori praktikan jarri zuten Irungo Araso industriagunean, Gureak Taldearen lantegi berriaren inaugurazioan. Iñaki Alkorta Gureak Taldeko presidentea, Txelo Perez Gipuzkoako Foru Aldundiko Ezinduen Laguntzako zuzendaria, eta Jose Antonio Santano Irungo alkatea izan ziren zinta mozten; ekimen pribatua eta kolore ezberdinetako mandatariak eskutik, eta gaitasun handiko 135 langile pozez beterik, garai hauetan lan egiteko aukera dutelako. Atzoko ekitaldian ilusioa agerikoa zen, eta ilusioaz hitz egin zuen alkateak, Gureak-eko langileen ilusioez, eta “erakundeetako arduradunok proiektuak gauzatzeko dugun ilusioaz”. Arasoko egitasmoaz hitz egiten hasi zirenean Araso oraindik ez zela existitzen gogoratu zuen Santanok, “eta Iñaki [Alkorta] ez zen oraindik Gureak-en presidente”. Gureak Taldearen Irungo lantegi berriak 2.850 metro koadro ditu, eta 135 langilerentzako lekua du; ehunetik gora Irungoak bertakoak, eta gainontzekoak Hondarribikoak. Batez ere, autoen industria eta energia berriztagarrien esparrurako osagaiak egingo dituzte, hala nola, Volkswagenen autoen kableatzeak, Euskotren eta Metromadriden bagoien muntaiak, edota kaxa elektrikoak Gamesarentzat. Asier Vitoria Gureak-eko industria ataleko zuzendariak Arasoko lantoki berriaren aukerak nabarmendu zituen: “Inbertsio honi esker gure gaitasuna indartuko dugu eta gure bezeroei ahalik eta kalitate gehien [...]

Ezintasunak dituzten pertsonak lan mundura bideratzeko asmoz, Gureak taldeak eta Caser Residencialek urte hasieran sinatu zuten elkarlan hitzarmena aurkeztu zuten atzo goizean, Hondarribiko Betharram egoitza berrian. Lankidetza hitzarmenari esker, ezintasuna duten pertsonek Caser Residencialek Gipuzkoan kudeatzen dituen bi zentroetan, hau da, Hondarribian eta Irunen, lan egiteko aukera izango dute. Horretarako beharrezkoa duten prestakuntza eskainiko zaie, ikuztegi nahiz garbiketa lanetan, eta gerontologia jardueretan. Lankidetza hitzarmena Laura Rodriguez Caser Betharram egoitzako zuzendaria, Nerea Tizon Caser Anaka egoitzako zuzendaria eta Ainhoa Askasibar Gureak taldeko giza baliabideen zuzendaria izan ziren atzo goizeko hitzarmenaren aurkezpenean, Hondarribiko Betharram egoitza berrian. Gureak taldeak eta Caser Residencialek oso positibotzat jo dute akordioa, eta urte hasieratik aurrera daramaten elkarlanaren filosofia eta metodologia nabarmendu dituzte. «Aholkularitza integrala eskaintzen diogu enpresa kontratatzaileari, eta ezintasuna duen langileari bere enpresan lanean hasteko prozesu horretan hasieratik amaierara arte laguntzen diogu», azaldu zuen atzo, Gureak taldeko zuzendariak. «Gureak-ek eskaini digun esperientzia eta gure eskura jarri dituen zerbitzuak ezinbestekoak izan dira akordioa abiatzeko. Gureak-en esku utzi dugu gure etorkizuneko langileen prestakuntza», esan zuten zentroetako zuzendariek.

Behar bereziak dituzten adimen urriko pertsonak lan munduratzeko helburuz sortutako programa da Pauso Berriak. Atzegik eta Gureak taldeek sortu zuten eta udalekin elkarlanean ari dira garatzen. Adimen urritasuna duten pertsonak lan ingurune arruntean txertatzeaz gain, programak badu beste helburu bat: hain zuzen, enpresa eta erakundeak sentikortzea eta kontzientziaraztea kolektibo horrek lanerako duen gaitasunaz. Pasaiako udala 2010eko uztailean sinatu zuen lehenbizikoz akordioa aipatu taldeekin, eta ordutik dago udalean Amaia Fernandez, laguntza lanetan, Gizarte Zerbitzuetan. Amaia Fernandezen praktika-aldia uztailaren 30ean bukatu zen, baina udalak lankidetza hitzarmena berritu nahi izan du, Amaia Fernandezi plaza bat eskaintzearren. Lehen egin antzera aurrerantzean ere laguntzaile lanetan ariko da, baina beste departamentu batean. Udalaren barne dokumentazioa sail batzuetatik beste sail batzuetara eramateko eginkizuna eman diote.

Elbarritasuna duten pertsonak lan merkatuan txertatzen jardun du Gureak-ek duela 50 bat urtetik; lanerako aukerak eragin positiboak ditu onuradunengan, baita enpresarengan ere.

Tailer eta jokoen bitartez, Gureak taldeak egiten duen lanaren berri emateko da erakusketa. Batik bat haurrei zein gazteei zuzenduta dago.

Gureak Taldeak lantoki berria inauguratuko du bihar eguerdian Irungo Araso industria gunean. Irun eta Hondarribiko 347 langilek lan egingo dute bertan. Gureaketik esan dutenez “instalazio berri hauei esker, Gureak Taldeak Bidasoa aldean duen pres...

Abendutik martxoa arte Gureak Taldeko Eusko Jaurlaritzaren +Euskadi 09 Planaren bidez kontratatutako bi langile Hondarribiko kaleetan ibili dira ondorengo lanak egiten: hiritarren kezka eta iradokizunak jasotzen, udal jardueren berri ematen, animalien ordenantzaren berri ematen eta hiri altzari hondatuak aztertzen. “Epe honetan 17.055 argitalpen banatu ditugu hondarribiar eta bisitarien artean”, azaldu du Maria Dolores Beltran langileak. “Banatutako informazioa gure ustez interesgarria da hondarribiarrentzat: animaliak edukitzeari buruzko ordenantzaren artikuluak banatu ditugu, parke eta lorategiak garbi edukitzeko jarraibideak emanez, eta herrian egingo diren kultur jarduerarik garrantzitsuenen berri ere eman dugu; kultur agenda, tren berdea, inauterietako ekintzak, aste santuko programa…”. Hiri agenteen beste eginkizunetako bat hondarribiarren iritziak jasotzea izan da. “Udalak zuzen-zuzenean hiritarren kezken berri izateko. Hasieratik herritar asko hurbildu dira haiengana, eta haien iradokizunak eta balorazioak eskaini dizkiete; iritziak elkartrukatu dituzte, eta herritarrek bertan igarotzen denari buruzko interesa azaldu dute; gai nagusiak garbitasuna, irisgarritasuna, zarata, eta kaleetako argiztapena izan dira. Ekimena bukatu delarik, Udala pozik dago kanpainaren xede ziren helburuak bete direlako: agente horien bidez hiritarrek parte hartzeko bide berri bat sustatu da, hondarribiarrek herriari buruz dituzten iritziak eta eskaerak jasotzeko, eta Hondarribian antolatzen diren ekitaldi eta jardueren gaineko informazioa emateko. Era berean kanpaina honen bidez Hondarribiko Udalak desgaitasuna duten pertsonak lan munduan [...]