Gaur goizean aurkeztu dute CBA Kultur Gunean asteburuan egingo duten Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformatik sortutako Ongi Etorri Gernika 2017 dinamika.
Plaiaundin lehiatu ziren bi taldeak larunbatean; bertakoak indartsu hasi ziren arren, atsedenaren ondoren erlaxatu eta 14-12ko garaipena eskuratu zuten azkenean.
Gernika mihise gaineko dantza, Aukeran taldearen ikuskizuna taularatuko dute larunbat honetan, hilak 26, Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Proposamenak dantza tradizionala eta garaikidea batzen ditu, eta argiak eta koloreak erabiltzen ditu giro desberdinak sortzeko.
Erakusketaren argazkiak hemen ikus daitezke.
Joseba Mitxelenak aitonari, eta, orokorrean, Gernikako bonbardaketa pairatu duten guztiei, jarritako bertsoak, atzo, hilak 26, gertakarien 75. urteurrena dela eta. Ile txuridun gizon on bati entzun nion historia begitan zeuzkan malkoak eta bihotz ba...
‘Gernika bajo las bombas’ telebistarako filma grabatzen ari dira. ETBk emango du udazkenean, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena bete ondoren. Oiartzungo plazak eta Donibane kaleak itxura aldatuta zuten atzo. Animaliak, azoka bateko erakusmahaien antzekoak, garai bateko arropa zuen jendea… ‘Grabatzen!’ entzun zitekeen, eta minutu batzuetako isiltasuna. Gernika bajo las bombas (Gernika bonben pean) filmeko eszena batzuk grabatzen ari ziren. Ez zen grabazio erraza izan eguerdi aldekoa. Herritar ugari hurbildu zen ikusminak lagunduta, eta sakelakoen soinuek traba pixka bat egin zieten filmeko langileei. Hori konponduta, txakur batek hartu zuen grabazioa oztopatzeko lekukoa. Filmean lanean ari direnek, txakurra zegoen etxeko leihoraino igo behar izan zuten, eta leihoa itxi. Oztopo txiki horiek gaindituta, grabazioak aurrera jarraitu zuen, eta atzo, 1937. urteko Gernika (Bizkaia) bihurtu zen Oiartzun. Aurten, 75 urte betetzen dira Gernika bonbardatu zutela. 1937. urteko apirilaren 26an izan zen. 36ko Gerra puri-purian zegoen urte hartan, eta Gernikak hegazkin-erasoa pairatu zuen. Luftwaffe naziaren Kondor Legioa eta italiar faxisten Aviazione Legionaria-ko hegazkinak izan ziren erasotzaileak. Erasoaren ondorioz zibil asko hil ziren, eta hiria suntsituta geratu zen. Urteurrena aitzakia hartuta hasi dira filma grabatzen. Egileek aitortu dutenez, 100. urteurrena izango litzateke biribilagoa, baina ordurako hura sufritu zuen inor bizirik egotea zaila izan daitekeelako, filma aurten grabatzea [...]
ETBk udazkenean emango duen filmaren sekuentzia batzuk grabatzen ari dira egunotan herrian. Bideoan ikus daiteke horietako bat.
Gernika bajo las bombas seriea grabatzen hasi dira, eta egunotan herrian ari dira zenbait grabaketa egiten, Mendiburu kale inguruan. Seriea udazkenean emango dute Euskal Telebistan. Luis Marias da zuzendaria, eta Baleukok, Vertice Cinek eta Erpin 36...